Uztailak 1, 2025

BBK-k eta BIAAFek beka sortu dute Bizkaiko diseinatzaile gazteentzat

Diseinatzaile berria bazara eta zure ibilbidean jauzi bat eman nahi baduzu, hau da zure aukera. BBK-k eta BIAAFek beka berri bat jarri dute abian Bizkaiko talentu gazteei zuzenduta, astebetez Central Saint Martinsen (Londres), nazioarteko moda-eskola ezagunenetako batean, trebatzeko.

Esperientziak Moda Diseinu Aurreratuko ikastaro trinko bat barne hartzen du, eta hautatutako pertsonek beren proiektuan lan egin eta ikuspegi profesionalago eta globalago batekin garatu ahal izango dute. Programaren barruan sartzen dira sorkuntza-zuzendaritza, prozesu teknikoak eta berrikuntza, eraikuntza-teknikak, banakako aholkularitza eta bilduma-analisia.

Prestakuntzaz gain, erabateko murgiltze esperientzia da Londresko sorkuntza-ingurunean eta ingelesez, eta horri esker, harreman-sareak zabaldu eta hurbiletik ezagutu ahal izango da nazioarteko modaren industria.