BBK-k eta Bisubik hainbat elkarteri eman dizkiete San Tomaseko anoa solidarioekin batutako 20.000 euroak

BBK-k eta Bisubi Fundazioak lau txeke solidario entregatu dituzte gaur San Tomaseko azken Azokan batutako diruarekin. Guztira 20.000 euro, azokan egindako ekintza gastro-solidarioei esker. Euro horiek zati berdinetan banatu dira Aspanovas fundazioaren, Zaporeak fundazioaren, Koop SF34 elkartearen eta Bizkaiko Elikagai Bankuaren artean.

2022ko edizioan lortutako arrakastaren ostean, 2023koan ere izaera gastro-solidario nabarmeneko San Tomas azokaren alde egin zuen berriro BBK-k. Hainbat jarduera gastronomiko eta solidario egin ziren BISUBI fundazioarekin elkarlanean: zehazki, putxeretan prestatutako 2.000 indaba anoa banatu ziren, baita sukalki edo gure sukaldaritzan ohikoa den txahal-gisatutik 1.000 anoa ere.

BBK Salan egin da gaur txekeak emateko ekitaldia. Bertan izan da Nora Sarasola, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria, baita ere Lara Martín, Bisubiko sukaldaria, eta horiek eman dizkiete txekeak Mª Jose Martínez Senrari, Aspanovas-Minbizia duten Haur eta Nerabeen Gurasoen Bizkaiko Elkarteko presidenteari; Beatriz Amorenari, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien Zaporeak fundazioko boluntarioari; Mohtar Kane-ri, San Frantzisko auzoan ekintzaileak marjinaltasunetik ateratzeko lan egiten duen Koop SF34 elkarteko idazkariari; eta Luis Crovettori, Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteordeari; elkarte hau jendearen oinarrizko beharrizan bat, elikadura, konpontzen eta elikagaien xahuketaren aurka borrokatzen saiatzen da.