BBK Sasoikoren “Despertar la escritura / Idazten hasi” hirugarren literatura-lehiaketako erabakia

BBK SASOIKOk dagoeneko erabaki ditu Despertar la escritura/Idazten Hasi HIRUGARREN LITERATURA-lehiaketako sariak; Bizkaiko Lurralde Historikoan 55 urtetik gorako helduen literatura-lanak saritzeko lehiaketa da, euskara eta gaztelania modalitateetan.

BBKren zentroak abian jarritako Despertar la escritura / Idazten Hasi literatura-lehiaketako epaimahaiak erabaki du aurten lehenengo saria Agustín Salazarren “MI MALETÍN” lanak jasotzea gaztelaniazko modalitatean, eta Idoia Ibarrondoren “ZERRENDAK” lanak euskarazko modalitatean.

“DESPERTAR LA ESCRITURA / IDAZTEN HASI” LITERATURA-SARIAK

Literatura-lehiaketari dagokionez, saritutako testu irabazleak ─”MI MALETÍN” (Agustín Salazar) eta “ZERRENDAK” (Idoia Ibarrondo)─ baloratu ditu epaimahaiak.

Bi kasuetan, zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko harremanak sakon aztertu dira, eskarmentuaren ondoriozko trebetasunez eta buru-argitasunez eratu dira, eta ez dute halako kutsu edo izaera maitagarri bat falta.

Bi modalitateetako bigarren sariak honako kontakizun hauentzat izan dira, ideia-mailan egindako ekarpena eta belaunaldien arteko harremanetatik ondorioztatzen diren sentimenduak ikusgai egitea aitortzeko.

-Euskara modalitatea:

  1. saria: OLATARTOTIN – Egilea: Yolanda Burgoa

-Gaztelaniazko modalitatea:

  1. saria: VECINAS – Egilea: Juan Enrique García.

Azpimarratu behar da lehiaketa honetan partaidetza nabarmen handitu dela, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei, eta hurrengo lehiaketetan berriro parte hartzera animatu.

EKITALDIA

Sari hau BBK SASOIKOk urriaren 1aren, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren, inguruan abian jarritako ekimenen parte da. Gainera, “Escritura creativa / Idazketa sortzailea” lehen liburua aurkeztu da, 2022/23 ikasturte honetako gure proiektuetako baten emaitza. Liburuak Sasoikoren “Escritura Creativa / Idazketa Sortzailea” proiektua osatzen duen taldeak idatzitako testuak biltzen ditu.

2021ean, “Literatura-solasaldiak” tailerra jarri zen abian, eta hilean behin biltzen zen, aurrez hautatutako liburu bat aztertu eta hari buruz eztabaidatzeko. Urte hartan, taldearen erabakiz, liburu guztien gaia immigrazioa izan zen. Tailer hura amaitu ostean, hango parte-hartzaileen talde batek 22/23 ikasturtean “Idazketa sortzailearen tailerra” proiektua jarri zuen abian. 18 pertsonako proiektua da, eta guztiek aktiboki parte hartu dute, hainbat gaitan dituzten ezaupideak partekatuz.

Sariak BBK SASOIKOn (Erronda kalea. Zazpikaleak. Bilbo) ekitaldi berezi batean eman dira, eta bertara saridun guztiak gonbidatu dira, baita BBKSASOIKOen komunitatea sortzen duten pertsona asko ere.