BBK ZIENTZIA IREKIA 2022
BBK Kunak, GJHen Etxeak, ‘BBK Zientzia Irekia 2022’ hartuko du uztailaren 14tik 16ra; BBK-k bultzaturiko hirugarren edizio honetan bere helburu nagusia berriro izango da Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta sormena pertsona guztien eskura jartzea, txikitatik bokazio zientifiko-teknologikoak gehitzeko.
Edizio berri honetan, BBK Zientzia Irekia 2022 jardunaldiak bi formatu berritzailetan banatuko du programazioa: Txokoak eta Tailerrak, goizeko eta arratsaldeko txandetan.
Jarduera guztiak doakoak izango dira, aurrez izena emanda esteka honetan.
Argibide gehiago: www.bbk.eus