Bilbon egingo da gizateriarentzako teknologiari buruzko lehen goi-bilera

BBK Tech for Humanity Summit, gizateriarentzako teknologiari buruzko nazioarteko lehen goi-bilera, BBK-k eta Ashoka Fundazioak bultzatua, gaur hasiko da 19:00etan Bilboko Guggenheim Museoan.
Topaketa global honetan, nazioarteko lider berritzaileak bilduko dira. Lider horiek, teknologiaren bidez, ideia iraultzaileak sustatzen dituzte, oraingo eta etorkizuneko gizateriarentzat.
Teknologiak gure gizartea irauli du, milioika pertsonak konektatzeko, ikasteko, lan egiteko eta elkarri eragiteko modu berriak sortuz. Medikuntzan, hezkuntzan, finantzetan eta komunikabideetan izandako iraultzek gure bizitzak hobetzen lagundu dute, eta mundu osoko pertsonak hurbildu dituzte. Hala ere, garapen teknologiko horren nahi gabeko eta ustekabeko ondorioak ere nabarmen egin dira. Etorkizunean aurrerapen eraldatzaileagoak datoz baina mundu osoan 2.000 milioi pertsona baino gehiago Interneterako sarbiderik gabe daude. Hori kontuan hartuta, gure gaitasuna garatu behar dugu inpaktu sozialeko arloetan teknologiak duen potentziala aprobetxatzeko, eta aldi berean, aurrerapen teknologikoek eragindako kalteei aurrea hartu eta kalte horiek gainditzeko.
Biltzarra, mundu mailako lehena ber arloan, aukera paregabea da 100 pertsona baino gehiagok elkarrizketa egiteko. Tartean dira gizarte-ekintzaileak, korporazioetako liderrak, lider akademikoak, enpresak eta lau kontinentetako filantropoak. Erabiliko dituzten gaien artean daude demokraziaren etorkizuna Adimen Artifizialaren ezarpen-testuinguruan edo IA erregularizatu eta erabiltzea gizateriaren mesedetan.
500 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute irekiera-ekitaldian, Ashokaren sareko Gizarte Ekintzaileak eta Changemaker Gazteak barne:
– Antonio García (Espainia), Ashokako changemaker gaztea 2021etik. Programatzaile eta kirolaria, haur guztiek berdintasunean programatu ahal izan dezaten lan egiten du, eta teknologiak bultzatutako hezkuntza unibertsal batean sinesten du.
– Helena Puig (Espainia), Ashoka Gizarte Ekintzailea 2018 eta Build Up-en sortzailea. Mundu osoko gatazkak eta bake-prozesuak gaur egungo aro digitalean eraldatzea du helburu.
– Laura Zommer (Argentina) Ashoka Gizarte Ekintzailea da 2022tik. Datuak egiaztatzeko lehenenengo sarea eta handiena sortu du, gaztelaniaz hitz egiten duten pertsonentzat.
– Lorenzo Marini (Espainia), Ashoka Gizarte Ekintzailea 2023 eta Verificat-en sortzailea, herritar guztiek baliabideak eta informazioa kritikoki ebaluatzeko trebetasunak izan ditzaten eta informazio baliotsua arduraz sortzeko eta partekatzeko gai izan daitezen lanean ari da.
– Luz Rello (Espainia), Ashoka Gizarte Ekintzailea 2014, Change Dyslexiaren bidez, dislexia goiz detektatzeko analisi masiboak egitea ahalbidetzen duten tresna teknologikoen garapenaz arduratzen da, eskola-porrotaren kasu kopuru handia saihestuz.
– Tasso Azevedo (Brasil) Ashoka Gizarte Ekintzailea da 2021etik. MapBiomas-en bitartez baso tropikaletan deforestazio eta klima-aldaketaren aurka borrokatzen du, basoen kudeaketa iraunkorra eta datu-plataforma irekien eta multieragileen lidergoa indartuz. Plataforma horiek karbono-isuri txikiak dituen ekonomia batera igarotzeko funtsezkoak dira.