Bizkaiari begira

BBK La Ruta del Arte Artearen lbilbidea dibulgazio artistikoko programak laugarren denboraldia hasiko du, ibilera berriarekin; oraingo honetan, Bizkaiaren irudia erakustea izango du helburu, artearen historiako hainbat garaitan 30 artistak egindako 36 lanen bitartez. Hala, “Bizkaiari begira” jarrita, lurraldearen “erretratu” bat marraztuko da adierazpen artistikoen bidez (32 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat), kronologia zabalean zehar, XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehenengora arte.

Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografiajasotzen dute, nola landa­guneak, Kantauriko kostaldea eta horko portuak (Bermeo, Elantxobe, Plentzia eta Abra, esaterako), hala Durango, Balmaseda, Gernika-Lumo, Busturialdea-Urdaibai eta bestelako udalerri eta eskualdeetako hiri eta industria giroko paisaiak (Bilbao, Erandio, meatze-herriak). Era berean, Unamunok esan zuen moduan, giza presentzia, herritar jendea, paisaian urtzen da Bizkaiaren idiosinkrasia irudikatzen duten jardueretan: itsasoko jendearen lana, baserritarrena eta lantokietako beharginena, prozesioak eta mistizismoa, aisialdia erromerietan eta estropadetan, bolo-jokoa eta bertsolaritza … kultura eta historia. Friso zabal-zabala da, hasi Luis Pareten eszena idealizatuekin, eta Agustín lbarrolaren salaketa politikoarekin amaitu.

ARGIBIDE GEHIAGO