APASIONA(R)TE JARDUERA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
Heziketa programa berri bat diseinatu da Guggenheim Bilbao Museoan, BBK-ko Gizarte Ekintzaren SASOIKO Gizarte Berrikuntzako eta Helduaroko Garapen Zentrorako besterik ez.
Apasiona(r)te jarduera Guggenheim Bilbao Museoan baliatuko da galdera erraz batzuk egiteko, abiapuntu gisa: Zer artista dira Guggenheimeko bildumen parte? Zure ustez, zenbat bilduma daude? Guggenheim egoitza adina bilduma? New York, Venezia, Bilbo… Eta eraikina? Oraindik ere ba al da nazioarteko erreferente arkitektoniko bat? Hura bai galdera zaparrada Artearen Historiako gai giltzarrietan murgiltzeko! Gainera, sekulako aukera da Bilbon arte modernoko eta garaikideko artelan bikainez gozatzeko, irrikaz, eta elkarlaneko eta parte hartzeko giro batean ikasteko, non parte-hartzaileen iritzi eta irizpideek balio bera baitute.
Nork parte hartu
Guggenheim Bilbao Museoan erakusten den artera gerturatu nahi duen edonor, arte horretaz era ulergarrian eta ludikoan gozatzeko gogoa duena. Elkarlaneko esperientzia bat izango da, fase berri bat esperientzia ezberdinak eta estimulatzaileak garatzeko, eta, horien bitartez, etengabeko ikaskuntza partekatu eta sustatuko da, nerabe helduen iraultza izango da!
Nork bideratu
Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza eta Interpretazio Azpizuzendaritzako artista, hezitzaile eta kolaboratzaileak.
- Marta Arzak. Guggenheim Bilbo museoaren Hezkuntza eta Interpretazioko Zuzendariordea.
- Mabi Revuelta. Gure Artea saria irabazi zuen 2016an, eta artearen pedagogiarekin lotura estua duen artista bat da. Jolasa eta hainbat diziplina erabiltzen ditu egungo artera gerturatzeko.
- Ixone Sádaba. Artista honek gizarte konpromiso estua du arrisku egoeran dauden komunitateekin eta tokiekin, eta kulturen arteko topaketak eta konexioak definitzen dute haren argazki gisako begirada.
- Borja Vildosola. Arkitekto gazte honek lotura handia du Guggenheim Bilbao Museoko erakusketa diseinuarekin. Badaki parte-hartzaileen sormena bultzatzen giro inklusibo eta atseginetan.
Egitura
Bost saio antolatu ditugu, astean bitan gauzatuko direnak. Saioetan, hausnarketa ez ezik, esperientzia praktikoa eta lankidetzako gozamena jorratuko dira parte-hartzaile guztien artean. Bost saioetako lau SASOIKO zentroan egingo dira, eta bestea Museoan bertan izango da, solasaldi gisako esperientzia bat artelanen aurrean. Era horretan, beste kolaborazio batzuetan aplikatutako dinamismo metodologia berritzaileari eutsiko zaio; adibidez, ModernizARTE ikastaroan halaxe jokatu zen.
Ikastaroa amaitzen denean, parte-hartzaileei Museoko hiruna gonbidapen emango zaizkie 2020ko abenduaren 31ra arte erabili daitezkeenak. Hartara, parte-hartzaileek berek gidari lanak egin ahal izango dituzte beren gonbidatuekin, ikastaroan bizitakoa praktikan jarri eta partekatzeko.
| Apasiona(r)te jarduera Guggenheim Bilbao Museoan
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA – BBK-KO GIZARTE EKINTZA 2019-20 |
| 1.saioa: Nor da nor?
Irakaslea: Ixone Sadaba. Martxoak 2, astelehena Solomon R. Guggenheimek artearekiko zuen grinak eta New Yorken zituen lan-bildumak partekatzeko gogoak beren puntu gorena lortu zuten Guggenheim Bilbao Museoa gure hirian irekitzean. Zein artista gertatu zitzaion orduan deigarri, eta zein dira gaur egun Guggenheim bildumetan daudenak? Kandinsk, Holzer, Txillida eta Oteiza, Badiola eta Irazu, edo Lazkoz eta Ocariz. New York, Venezia, Bilbo… Abu Dhabira iritsi arte. Ixone Sadaba artistak kontatuko digu. |
| 2.saioa: Eraikina eta zelan diseinatu bertoko guneetarako erakusketa bat
Irakaslea: Borja Vildosola. Martxoak 4, asteazkena Frank Gehryk eraikin ikusgarria diseinatu zuen, 1997an ateak ireki zituena. Modernotasunaren arkitektura-erreferente bat, mundu osoan eragin zuena. Bere txoko guztiak ezagutzen dituzula uste duzu? Borja Vildosola arkitektoak proiektuaren planoak, sekula ikusi bakoak, partekatuko ditu gurekin, eta hain bereziak diren espazio horietan erakusketak adibidez, Richard Artschwager-ena zelan diseinatzen diren azalduko du.
|
| 3.saioa: Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio ote du?
Irakaslea: Mabi Revuelta. Martxoak 9, astelehena Hain ezaguna den esamolde hori da abiapuntua Mabi Revueltak, artearen pedagogiari estuki lotutako artistak, irudien, erretratuaren edo performancearen erabileran sar gaitzan, jolasaren bidez. Richard Artschwagerren lanak, ukitu ironiko batekin, eta arte terapiaren aitzindaria den Lygia Clark-enak izango dira lagungarri edo argibideak, jolasak artera hurbilduko gaituen saio honetarako. Horrela, pieza baterako kontakizuna idaztearen edo irudikatzearen artean aukeratu ahal izango duzu. |
| 4.saioa: Bisitatu Guggenheim Bilbao Museoa
Irakaslea: Marta Arzak. Martxoak 10, asteartea Museo batera joaten zarenean, zelako esperientzia gura izaten duzu? Gidariarekin, audio-gidarekin, zure mugikorreko app bati jarraituz, bakarka, familian, lagunekin, … Aukera guztiek balio dute, baina oraingo honetan “konbinatu berezi” bat eskainiko dizugu: bakarkako uneak, talde txikitako uneak eta guztiok elkarrekin egoteko uneak. Marta Arzak Hezkuntza eta Interpretazioko zuzendariordearen eskutik, saio honek, gainera, ikastaroaren amaierako tailerrerako inspirazio gisa balioko du.
|
| 5. saioa: Tailerra: Nire aletxoa
Irakaslea: Ixone Sadaba. Martxoak 11, asteazkena Ikastaroaren amaiera gisa, eta berriro ere Ixone Sadabaren laguntzaz, “lanari ekitea” eta zeure proiektu publikoa diseinatzea proposatzen dizugu, kasu honetan komunitatearen, ingurumenaren alde, iraunkortasuna funtsezko premisatzat hartuta. Zure aletxo” edo gizarte-ekarpena, “non, zelan eta zein helbururekin” premisan oinarrituta. Gogoratu Olafur Eliasson-en erakusketara egindako bisitan izan zenituen sentsazioak. Sadabak, era berean, sozialki konprometituenak diren bere proiektuak partekatuko ditu, Kurdistanen garatutakoa kasu. Goza ezazu ikasturte-amaierako dinamika honetaz, eta indartu zure sormena eta irudimena. |
*Edukiak eta kolaboratzaileak alda daitezke.
Interesa duten pertsonek email bat bidali zuen datuekin sasoiko@bbk.eus helbide elektronikora.