BBK 2019 PROIEKTUETARAKO LAGUNTZA DEIALDIA
Deialdi honen helburua, Bizkaiaren garapenean lagunduko duten gizarte- edo kultura-proiektu berritzaileak bultzatu eta egin gura dituzten erakundeei laguntzea da, batez ere honako jarduera-eremu hauetan:
- Formakuntza, enplegua eta ikerketa, praktiketako eta prestakuntzako programak bultzatuz, BBKrentzat eta lurraldearentzat estrategikoak diren sektoreak eta ekimenak lagunduz eta ikerketa, Bizkaiaren etorkizunerako funtsezko tresna legez, bultzatuz.
- Kultura eta euskara, kulturaz baliatzea gehiago erraztuz eta beraren inguruan sentsibilizatzea, jakintza sortzea eta paradigma-aldaketa bilatuz.
- Mendekotasuna, ezintasuna eta gaixotasuna, bai inklusio-proiektuen alde eginez eta bai sentsibilizazioaren eta ezagueraren alde eginez ere.
- Familia eta seme-alabak, jarduerak, batez ere hezkuntza-edukia dutenak, sustatuz.
- Gizarte-proiektuak, bai inklusio-proiektuen alde eginez eta bai sentsibilizazioaren eta ezagueraren alde eginez ere.
- Helduaro aktiboa, bizi-ohitura osasungarriak, autonomia, autoestimua eta aisialdiaz gozatzea indartuz, banakoen gaitasunak garatzea erraztuz eta pertsonen arteko harremanak eta parte-hartze soziala sustatuz.