BBK BEKAK PRAKTIKAK ENPRESETAN 2019

Helburua:

Prestakuntza akademikoa bai baina lan-esperientziarik ez duten gazteei esperientzia hori lortzeko aukera ematea, lan-izaerarik ez duen praktika eginez Bizkaiko enpresetan, gero errazago sartu ahal izateko lan-merkatuan.


Oinarri juridikoa:

Programa hau BBK Fundazioaren eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko Lankidetza Hitzarmenean sartzen da.

Programan parte hartzen dutenei Gizarte Segurantzan sartzeko mekanismoak aplikatuko zaizkie, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Beka hauek ez dute inolako lan-harremanik ezartzen praktikak egiten direneko enpresekin, eta lan-izaerarik ez duten praktikak direla onartzen dute alderdiek (1543/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa).

Ezaugarri orokorrak:

  • Beka-kopurua: 10
  • Iraupena: 6 hilabete (2019ko ekainaren 1 eta abenduaren 31 artean).
  • Bekaren diru-kopurua: 800 € gordin/hilean.
  • Praktikaren garapena: Enpresako praktikak astean 30 ordu izango dira, astelehenetik ostiralera.

Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du zentroan, bekadunen praktika eta prestakuntza-lanak zuzen gauzatzeaz arduratuko dena.


Betebeharrak:

  • Gehienez 25 urte izatea praktika  hasten den unean (gehienez 30, Gazteen Berme Sistemaren Fitxategi Nazionalean izena emanda baldin badago).
  • Langabezian egotea.
  • Administrazio-egoitza Bizkaian izatea.
  • Aldez aurreko esperientziarik ez izatea bere titulazioaren arloan (gehienez 90 kotizatuta izatea).
  • Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu-zenbaki batean egingo da, bekaren onuradunak izan behar duelarik kontuaren titularra.
  • Lehentasuna izango dute BBK-k finantzaturiko beka-programa batean aurretik parte hartu bakoek.  Honako profil hauetan titulu akademiko ofiziala izatea:

Unibertsitate-tituluak

-ENPRESA-ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZA, Ekonomia-zientziak, Enpresa-zientziak.
-PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK
-SOZIOLOGIA, ZIENTZIA POLITIKOAK, PEDAGOGIA
-MARKETINA ETA KOMUNIKAZIOA
-GIZA BALIABIDEAK (ZUZENBIDEA, LAN HARREMANAK, PSIKOLOGIA)
-ZUZENBIDEA, LAN HARREMANAK
-HIZKUNTZA MODERNOAK
-BIZIENTZIAK (BIOLOGIA, BIOKIMIKA, BIOTEKNOLOGIA)
-FARMAZIA
-ALBAITARITZA
-INGENIERITZA:  Industria;  Elektrikoa;  Elektronikoa;  Kimikoa;  Informatika;  Telekomunikazioak eta Antolamentdua.

 Erdi edo Goi Graduko LHko Heziketa Zikloak:

-ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA: Administrazio Kudeaketa; Administrazioa eta Finantzak; Idazkari-ikasketak
-ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
-FABRIKAZIO MEKANIKOA
-INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK: Multiplataforma Aplikazioen Garapena, Informatikako Sistemen Kudeaketa sarea
-KIMIKA INDUSTRIAL
-LABORATEGI TEKNIKARIA


Eskabideak eta emate-prozesua:

  • Eskaera-epea: martxoaren 19tik apirilaren 30era.
  • Eskabidea tramitatu ahal izateko beharrezkoa da BBK eta ZU aplikazioan alta emanda egotea, eta gero, horretarako ezarritako epearen barruan, bekaren eskaera-inprimakia betetzea.  Gainera, honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

Errolda-ziurtagiria
NAN/DNIaren fotokopia
Langabezia-txartelaren fotokopia (Lanbide-ren DARDE)
Curriculum Vitae
Batez besteko nota agertzen den espediente akademikoaren fotokopia
Lan Bizitza (Gizarte Segurantzan eskatu).

Eskaerak aztertu ostean, baldintzak betetzen dituztenekin jarriko gara harremanetan, beraien profila bat baldin badator enpresek eskaturikoarekin, hautespen-prozesuari ekiteko.