BBK Bootcamp-erako beste deialdi bat
2018ko ekainaren 29an amaitu zen lehenengo Bootcamparen arrakastaren ondoren, BBK-k beste deialdi bat egin du ikastaro azeleratu honen laugarren ediziorako, gero garatzaile informatiko gisa aritzeko.
Bootcamparen lehen edizioan 22 lagun prestatu ziren; horietatik ia laurden batek lortu du enplegua ikastaroa amaitu orduko, eta beste zenbait hautespen-prozesuetan murgilduta daude. Bootcamparen iraupena 12 astekoa da eta merkatuak gehien eskatzen dituen teknologiak garatzea du helburu, baina teknologia-aldaketetara egokitzeko gaitasunarekin, prestakuntza oso bideratua dagoelarik alderdi praktiko eta teknikorantz.

Ikastaro honen laugarren edizioa apirilaren 29an hasiko da da. Laugarren deialdi honetarako izena apirilaren 15era arte eman daiteke ondorengo estekan:
Ikastaro honen kostuari aurre egiteko, Bootcamp honetarako berariazko BBK beka-plana ere jarri du martxan BBK-k. Norberaren baldintza ekonomikoen arabera, beka hauek matrikularen % 50 eta 100 artean estal dezakete.
Prestakuntza azeleratuko programa hau BBK-k Bizkaiko gazteen enpleguarekin eta lan-merkaturatzearekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da.