BBK Venture Philantrophy

BBK VPren helburua Bizkaian gizarte-eragin edo inpaktua duten startup-ei eta barne-ekintzailetzako proiektuei laguntzea da, haien abiarazte eta hazkundea AZELERATU edo bizkortzeko. Errentagarritasun bikoitza, bai ekonomikoa eta bai soziala/ingurumenekoa, bilatzen duten ekintzaileekin eta barne-ekintzaileekin behar egiten dugu, eta horiei laguntza ematen diegu beren funtsezko metrika ekonomiko eta sozialak lor ditzaten.
“BBK VP programan” parte hartzen duten proiektuak azelerazio-programa pertsonalizatu batez baliatu ahal izango dira, Ship2Brekin batera garatua, baita programa horretarako finantzaketa-funts espezifiko batez ere, BBK-k 100.000 €rekin hornitua