Pagasarriko igoera

Bilboko mendirik esanguratsuenaren xarmaz gozatzeko Gabon aurreko hitzordu saihestezin hau 09:00etan abiatuko da BBK Salatik (Lopez Haroko Kale Nagusia, 19-21) abenduaren 15ean, igandean. Parte hartu gura dutenek 3 euro ordaindu behar dituzte izena emateko gaurtik, abenduaren 10etik, aurrera BBK Salan, edo Kutxabanken orotariko kutxazainetan, edo egun berean irteeran bertan.
Mendi honi loturiko deialdiak 1912an hasi ziren, Pagasarri Kopa lako hitzordu ospetsuekin, bertan 2.500 lagun elkartu zirelarik 1913an. Gaur egun, Bilboko mendiak milaka mendizale elkartzen ditu asteburu oro, eta abenduaren 15a, igandea, ez da salbuespena izango.