Santo Tomas 2019

2019ko San Tomas Azokan, salmenta- edo/eta erakusketa-postu bat eskatu ahal izango dute gure landa edo baserri-mundutik datozen produktuak ekoitzi edo/eta lantzeko helburua duten pertsonek eta erakundeek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lurralde historikotan Ekoizleen edo/eta Egileen Erroldan inskribaturik baldin badaude. Beste Autonomia Erkidego batzuetan jatorria duten ekoizpenen kasuan, parte-hartzaileek ekoizpen horien jatorria identifikatu eta bermatu beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzak betez.