Azaroak 2, 2026
Ekin eta Arin programetako promozioen talentua elkartuko dugu lehen Alumni Day ekitaldian

Datorren azaroaren 19an, Torre BATeko instalazioek gure ibilbidearen parte den ekintzailetza-komunitatearen topagunea hartuko dute. Gure inkubazio- eta azelerazio-programen, Ekin eta Arinen, edizioetan bidelagun izan ditugun eragin positiboko ekimenak berriz elkartzeko, haien arteko harremanak sustatzeko eta ikusgarri egiteko sortutako hitzordua izango da.
Azken urteotan zehar, Ekin programaren 6 edizio egin ditugu, hasierako faseetatik 130 proiekturen inkubazioan lagunduz; eta Arin programaren 4 edizio, 20 startup-en azelerazioa bultzatuz.
Gizarte-eragina duen ekosistemaren topagunea
Lehen Alumni Day ekitaldi hau ospatuz, beste urrats bat eman nahi dugu talentu hori guztia elkartzeko eta gure ingurunea irtenbide berritzaileen bidez eraldatzeko gai diren ekintzaileen sare bizia sendotzeko.
Jardunaldian egungo proposamenen aurkezpenak, arrakasta-kasuak eta hitzaldi inspiratzaile bat izango ditugu, baita amaierako networking-gune bat ere, aliantza berriak sortzen jarraitzeko.
Ekin edo Arin programen edizioren batean parte hartu duten eta topaketa honetan egon nahi duten pertsonek plaza erreserbatu dezakete gure webgunean horretarako prestatutako formularioaren bidez.