Urriak 9, 2026
Eraigintzak 35 urte bete ditu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat enplegu-aukerak sortzen

Eragintza Fundazioak pasa den urriak 8 ospatu zuen Bilboko Sala BBKn bere 35. urtemuga “Axola duten istorioen 35 urte” lemapean. Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren (urriaren 10a) bezperan, jardunaldiak balioan jarri zuen osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen errekuperazioan lanak, okupazioak eta prestakuntzak duten zeregina, bai eta autonomiarantz eta gizarteratzerantz aurrera egitea ahalbidetuko duten aukerak sortzeko beharra ere, bereziki erabiltzaileen esperientzia eta ibilbidea nabarmenduz.
Eragintzaren patronatua osatzen duten entitateen ordezkariek – Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Confebask- hartu zuten parte ekitaldian, beste hainbat erakunderekin, entitate sozialekin, enpresa kolaboratzailerekin, profesionalekin eta erabiltzailerekin batera. Han izan ziren: Elixabete Etxanobe, Bizkaiko diputatu nagusia; Amaia Antxustegi, gizarte Ekintzako foru diputatua; Unai REMENTERIA, BBKko presidentea; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; eta Nora Sarasola, Eragintzako Patronatuko presidentea eta BBKko Gizarte Ekintzako zuzendaria. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen ordezkariek ere hartu zuten parte.
Irekiera ekitaldian, Eragintzako zuzendari nagusi Izaskun Landaidak erabiltzaileen protagonismoa eta akonpainamenduaren garrantzia azpimarratu zituen. “35 urte daramatzagu osasun mentala duten pertsonei barneratze sozio-laboraleko prozesuetan laguntzen, lan egiteko eskubidea gauzatzeko asmo sendoarekin”. “35 urte hauen atzean prozesu pertsonal eta bakarrak daude, bizitza proiektuak, ERAGINTZA osatzen dugunontzat gure itsasargia direnak eta izango direnak, mugitzen gaituena eta gure izateko arrazoia”
Estigma horri aurre egiteko baliabideak
Eragintzaren historia 1991ean hasi zen, AVIFESeko familiek haien seme-alabek lan egiteko zuten eskubidea aldarrikatu zutenean. Eskaera horren ondorioz, irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat sortu zen, 35 urte hauetan baliabide espezializatuak eta aliantzak garatu dituena gizarteratzea eta laneratzea errazteko eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gaitasunekiko begirada baldintzatzen jarraitzen duen estigmari aurre egiteko. Gaur egun, Eragintzak 800 erabiltzaile baino gehiago ditu, zeinak haren plan pertsonalizatuen diseinuan parte hartzen baitute.
Doako baliabideak dira, besteak beste: lan-orientazio espezializatua, lanaurreko aktibazioa, gazteentzako programak eta lanbide-ziurtagirien bidezko prestakuntza. Horretaz gain, lau okupazio-zentro ditu, lorezaintza, garbitegi, kableatu eta azaleztapeneko jarduerekin. Gainera, babestutako lanean sartzea ere errazten du, Lavaninduko ekintza sozialeko enplegu zentroan eta Bizkaiko beste hainbat zentrotan, eta baita enpresa arruntetan ere.
2025ean, fundazioak 232 kontratu kudeatu zituen – 154 enplegu zentro berezietan eta 78 Bizkaiko enpresetan – eta 2.500 ordu baino gehiagoko lan orientazio espezializatu egin zituen. Laguntza horiek prestakuntza maila, lanesperientzia eta behar desberdinak dituzten pertsonei egokitzen zaizkie.
BBK-tik Eragintzarekin kolaboratzen dugu erakundea sortu zenetik, eta patronatuaren bidez bere konpromisoari eusten diogu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Confebaskekin batera. “35 urte dira, aukerak, babes egokiak eta pertsonen gaitasunekiko konfiantza daudenean, laneratzea errealitate bihurtzen dela frogatzen”, adierazi zuen Nora Sarasolak bere hitzaldian. Era berean, pertsonen bizi-proiektuetarako enpleguak duen balioa azpimarratu zuen, “enpleguaz hitz egitea duintasunaz, autonomiaz, bizi-proiektuez eta gizartean bete-betean parte hartzeaz hitz egitea delako”.
Hitzaldiak eta testigantzak
Jardunaldian hurrengoen hitzaldiak entzun ahal izan ziren: Leire San José Ruiz de Aguirre, UPV/EHUko Finantza Ekonomia eta Kontabilitateko katedraduna eta ECRI ikerketa taldeko burua; eta Ana González Pinto, UPV/EHUko Psikiatriako katedraduna eta Gasteizko Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko burua.
Halaber, Eragintzako erabiltzaileak protagonista izan zituen mahai-inguruari esker, barneratze sozio-laboralean haren esperientziak eta ibilbideak zuzenean ezagutu ahal izan ziren. Topaketari amaiera emateko, fundazioaren baliabideetan parte hartzen dutenei errekonozimendua egin zitzaien.