Kultura2020-12-22T19:56:37+02:00
Kultura Kultura gizarte-kohesiorako elementu gisa ez ezik, jarduera ekonomikoa sortzeko funtsezko aktibo gisa ere ulertzen dugu BBKn. Horregatik, Bizkaiko hainbat kultura-proiektutan parte hartzen dugu.
Kultura, gure jarduera eremu nagusietako bat

BBKrentzat kultura, gizartearen kohesio elementua izateaz gain, jarduera ekonomikoa sortzeko funtsezko aktiboa ere bada. Gure jarduera eremu nagusietako bat kultura hiritarren eskura jartzea eta haren balio soziala sendotzea da, Bizkaiko kultura adierazpenak bultzatuz.

Horretarako, gure Sala BBK Bilboko eta Bizkaiko kultura panoraman kultura gune berezi eta erreferentea bilakatzeko dihardugu lanean. Kultura ekosistemaren alde egiten dugu lan: Bizkaiko hainbat azpiegiturari laguntzen diegu, besteak beste, Guggenheim Museoari edo Arte Ederretako Museoari.
Gainera, Bizkaiko kultura sektorea sustatzeko egiten dugu lan, etorkizuneko joera kreatibo berriak bultzatuz, egungo proiektuen bitartez eta baita beste berriago eta disruptiboago batzuen bitartez, gure lurraldeko kulturaren transmisioa sendotzen aldera.

BBKk euskararekin eta euskal kulturarekin ere du konpromiso sendoa. Lurralde osoan zehar euskarazko kalitatezko jarduerak eta programazioak bultzatzeko dihardugu lanean eta, are zehatzago, BBK salan.