Alejandro Fierro-Villegas
Ekin 2026ko 5. edizioko lehen saria – Metabokare
Enplegua eta ekintzailetza
Hasitakoan, ideia bat besterik ez genuen; orain, ordea, funtzionatzen duen prototipo bat dugu."

Metabokare Alejandro Fierroren eta Lucero Hernándezen konbentzimendutik jaio zen, teknologiak gure osasuna ulertzeko eta zaintzeko modua eraldatu dezakeela ziur baitzeuden. Ikuspegi horrekin, kimikoki funtzionalizatutako zuntz optikoko biosentsoreen plataforma bat garatu dute, listu-lagin bat segundo gutxitan informazio metaboliko bihurtzeko gai dena. Irtenbide berritzaile honek aukera ematen du puntualak eta denboran luzeak diren probetatik berehalako jarraipen metaboliko, zehatz eta ez-inbaditzaile batera igarotzeko, osasunaren prebentziorako eta zainketa pertsonalizaturako aukera berriak zabalduz.
Inobazio honen atzean ausardia eta konpromiso istorio bat ere badago. Alejandrok Mexiko utzi zuen Bilbon etapa berri bati ekiteko, neurozientzien, ikerketaren eta ekintzailetzaren aldeko apustua eginez, eragin positiboa sortzeko bide gisa. Ekin programaren 5. edizioko lehen sariak ahalegin horri eta lanarekin, iraunkortasunarekin eta eraldaketa handiak ideia batekin hasten direla sinestearekin eraikitako ibilbideari emandako itzal handiko aitortza dakar.
Ekin-en akonpainamenduari esker, Metabokarek bere proposamenaren garapena bultzatu, bere negozio-eredua indartu eta pertsonen bizitza hobetzeko potentziala duen teknologia gerturatzen jarraitu ahal izan du.
Metabokareren istorioak erakusten du berrikuntzak pertsonen zerbitzura jartzen denean hartzen duela zentzu osoa. Zientziaren, talentuaren eta xededun ekintzailetzaren aldeko apustua, osasuna zaintzea errazagoa, eskuragarriagoa eta eraginkorragoa izango den etorkizuna eraikitzeko.