Anepe Acebo
Pact by BBK erabiltzailea
Pertsonak eta gizartea
Nork bere burua maitatzen ikastea, harreman hobeak izateko, hazteko eta askatasunez bizitzeko.

Anepek jakin zuen munduaren aurrean jartzea ez dela beti erraza. Bere dantzak sare sozialetan eta jendaurrean partekatzen hasi zenetik, kritikak jaso zituen bere fisikoagatik, arroparengatik edo adierazteko moduagatik. Horrek guztiak segurtasunik eza sortu zion, eta normaltzat hartu zuen denbora batez.
«Neure burua maitatzen, entzuten, neure gorputzaz gozatzen eta besteekin harreman hobeak izaten ikasi dut.»
15 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko gazteei zuzendutako Pact by BBK programan parte hartzeari esker, bere ongizate emozionalari eta bere gorputzarekiko harremanari buruz hausnartzeko aukera izan du. Tailer dinamikoen bidez, Anepek bere burua hobeto ezagutzeko eta lotura osasuntsuagoak eraikitzeko tresnak topatu ditu. Gaur bere esperientzia partekatu nahi du, beste gazte batzuk bide hori bera egitera animatzeko.