Azaroak 17, 2026
Ikusi makusi! Zer ikusi? Arte ugari!

Ziztu bizian aldatzen den mundu batean, atzera begiratzeko gelditzea hazteko modu boteretsua izan daiteke.
Tokiko museoak ez dira antzinako objektuez betetako eraikinak soilik; nor izan ginen, nor garen eta norantz goazen ulertzen laguntzen diguten espazio biziak dira. Museoak familiarekin bisitatzea, haur txikiekin zein nerabeekin, komunitatean ikasteko, esperientziak partekatzeko eta identitatea eraikitzeko modu aberasgarri eta zirraragarria da.
Zergatik bisitatu tokiko museoak txikienekin?
Ikaskuntza sakonena bizi duguna izaten delako. Museoek bizipen esperientzia eskaintzen dute: erreplikei erreparatze aukera ematen dute, iraganeko eszenak imajinatzekoa, istorioak berreraikitzekoa joko, mapa, jantzi edo tresnen bidez. Datuak buruz ikasi ordez, haurrek zentzumen guztiekin arakatzen dute, eta horrek jakin-min natural eta iraunkorra pizten die. Eredu dira eta ohitura boteretsua sortzen dute.
Gainera, gure inguruaren historia ezagutzeak gure erroekin dugun lotura sendotzen du. Gure lurraldean nortzuk bizi izan ziren, nola lan egiten zuten, zer erronka zituzten aurrez aurre jakiteak laguntzen digu gure oraina ñabardura gehiagorekin ulertzen eta garapenaren pribilegioa balioesten, nahiz eta horrek eragin dituen kalteak ere balioesten. Horregatik, pentsamendu kritikoa sustatzeko modu bikaina ere bada: Nola aldatu dira gauzak? Zein balorek irauten dute? Zein erabaki hartu zituzten gure arbasoek eta zergatik?
Museoak guztiontzat
Agerikoa da tokiko museoen aberastasuna. Bizkaian, adibidez, interes guztietarako aukerak aurki ditzakegu: Bilboko Euskal Museoak tradizioak, ogibideak eta ohiturak ezagutzeko aukera ematen digu; Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak edo Trenbidearen Museoak industriak gure egunerokotasuna nola aldatu zuen erakusten digute; Arte Ederren Museoak sormena pizten du artearen bitartez; eta parke arkeologikoek edo museo interaktiboek buru urdurientzako esperientziak eskaintzen dituzten aire librean edo teknologiarekin.
Bisita nola bihurtu esperientzia nabarmen
Gakoa prestakuntza, jakin-mina eta partaidetza da. Elkarrekin aukeratzen badugu zer museo bisitatu, joan aurretik hari lotutako istorio bat irakurtzen badugu, edo, besterik gabe, ikustea espero denari buruz hitz egiten badugu, bisita pertsonalagoa izango da. Eraman “arakatze-libreta” gehien harritzen zaituztena idazteko edo irudikatzeko, edo galderak egiteko, adibidez: “Zer nahi izango zenuke egin garai hartan?” edo “Zein objektu eramango zenuke etxera, eta zergatik?”, esperientzia familia-elkarrizketa bihurtu.
Museo askok tailerrak edo jarduerak eskaintzen dituzte familientzat, adin desberdinei egokituak. Horietan parte hartzeak indartu egiten du belaunaldien arteko lotura, eta aukera ematen die adinekoei eta txikiei elkarrekin ikasteko, hainbat ikuspegitatik.
Historia ikastea… Identitatea sortzeko
Bertako historia ezagutzea ez da jakintza pilatzea soilik: komunitatea sortzeko modu bat da. Gune horiek esfortzuaz, memoriaz, aldaketez eta jarraitutasunez hitz egiten digute. Partekatutakoa baloratzera gonbidatzen gaituzte, eta etorkizun bidezkoago eta kontzienteago bat irudikatzera pertsona guztientzat, datozen lekutik datozela.
BBK: kultura eta hezkuntza belaunaldi guztientzat
Bide horretan, BBK entitateak, besteak beste, funtsezko betekizuna dute. Kulturaren sustapenarekin, ondarerako bidezko sarbidearekin eta belaunaldien arteko hezkuntzarekin duen konpromisoari esker, familia guztiek gozatu ahal izango dituzte gune horiek, eta loturak indartu ezagutzaren bidez.
Elkarrekin arakatzen dugunean, iragana ulertzeaz gain, partekatzen dugun oraina ere erakitzen dugu.