‘Inpaktuko inbertsioan eta ekintzailetzan aditua’ ikastaro berria Mondragon Unibertsitatearekin
Ikasturte berri honetan, gizarte-eragin positiboa duen ekintzailetzari laguntzeko gure ekimenak indartu ditugu, eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan arituko gara Inpaktuko Inbertsioan eta Ekintzailetzan Aditua ikastaroaren garapenean. Programa hau inpaktuko enpresa bat sortzeko prozesuan dauden eta bideragarritasuna bermatzeko negozio-ereduari bultzada bat emango dioten inbertitzaile profesionalak gura dituzten profesionalei zuzenduta dago. Prestakuntza praktikoa da, eta enpresa-ideia garatze aldera kontaktu edo harremanak egiteko aukera ere eskaintzen du.
Lurraldearen lehiakortasun iraunkor edo jasangarriaren aldeko gure apustuaren esparruan, eragin soziala duen ekintzailetzari laguntzea da gure ildo estrategikoetako bat. Ekintzailetza sustatzeko lan egiten dugu, aldaketa sozial eta ekonomikoa sustatzen duten ideiek etorkizunean eskalagarritasuna ahalbidetuko duen negozio-eredu sendoa izan dezaten beharrezko baldintzak sortuz. Gizarte-eragin edo inpaktua duen ekonomia da, gainera, finantzaketa eta talentua mobilizatzeko formula bakarra, Nazio Batuen 2030 Agendari eta garapen jasangarrirako helburu eta jomugei ekin nahi bazaie.
Ikastaroaren titulua ‘Inpaktuko Inbertsioan eta Ekintzailetzan Aditua’ da, eta urriaren 6tik aurrera emango da abenduaren 15era arte. Titulu hori garatzeko, Seed Capital Bizkaiaren laguntza ere izan du unibertsitateak, bi aliatu estrategiko baitira gizarte-inpaktu positiboaren eta Bizkaiko lehiakortasun iraunkor edo jasangarriaren arloan. Programa, batez ere, Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da, baina beste leku batzuetan ere garatuko da: BBK Kuna, BBK Klima, As Fabrik, Bilboko Burtsa, etab.
Ikastaro hau abian jartzean, aldaketa sozial eta ekonomikoa sustatzen duten ideiek negozio-eredu sendo bat, etorkizunean garatzea ahalbidetuko diena, topatzeko helburua dago azpian. Gizarte-eragin edo inpaktua duen ekonomia da, gainera, beharrezko finantzaketa eta talentua mobilizatzeko formula bakarra, eta horiek ahalbidetuko dute Nazio Batuen 2030 Agendari eta garapen jasangarrirako helburu eta jomugei heldu edo ekitea.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago gura izanez gero, unibertsitatearen web-orria kontsulta daiteke:
https://www.mondragon.edu/cursos/es/curso-experto-inversion-emprendimiento-impacto