KIROLA, GAITASUN EMOZIONALAK BULTZATZEKO JARDUNALDIA ANTOLATU DU BBK FAMILY-K

Datorren martxoaren 23an, 18:00etan, BBK Family-k antolatu duen “Kirola, gaitasun emozionalak bultzatzeko” jardunaldia egingo da Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko Ellacuria aretoan, familiei, kirolariei, entrenatzaileei, gorputz-hezkuntzako irakasleei eta psikologoei zuzenduta.

Kirolak emozio asko sortzen ditu, eta batzuetan ez dakigu horiek egoki kudeatzen:  lehiaketa baten aurretik tripako mina duten eta zergatikoa ulertzen ez duten haurrak, arreta guztia garaipenean jarrita duten eta umeei zelan lagundu ez dakiten entrenatzaileak, beren laguntza-rolaz zalantzak dituzten gurasoak, … Horregatik antolatu dugu jardunaldi hau, gaitasun emozionalak garatzen eta emozioak modu osasungarriagoan kudeatzen lagundu ahal izateko helburuaz.

Jardunaldian, BBK Familyk eta Deusto FamilyPsych-ek argitaratutako liburua euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztuko da: Futbolaz inoiz kontatu ez zidatena; liburua Iñigo Aginagak idatzi du, Psikologian graduatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Kirolaren Psikologian masterra UNEDen. Aurkezpenaren ostean liburua banatuko da.

Futbolaz inoiz kontatu ez zidatena haurrei, kirolaren bidez, gaitasun batzuk garatzen laguntzeko asmoz sortutako liburua da, gaitasun horiek, pertsona gisa, garapen integrala lortzen lagundu diezaieten.

Ondoren, “Tratu ona: kirola eta familia” ikastaroa aurkeztuko da. Ikastaroa liburuaren lagungarria da, eta Iñaki Alonsok, Athletic Clubeko Aterpe programaren arduradunak, emango du.

Amaitzeko, mahai-inguru bat izango da. Oscar de Marcosek eta Irene Ogizak, Athletic Club jokalariek, Isabel Iturbek Bilbao Basket eta bere fundazioa presidenteak, eta Arantza Remirok, gizarte hezkuntzan diplomatua, eta CD Derion jokatzen duen 11 urteko ume baten amak parte hartuko dute. Beren esperientziak kontatuko dizkigute eta gaitasun emozionalak garatzeko gako batzuk emango dizkigute.