Kolapso, BBKren instalazioa, 73 ordu eta 3 minutu ostean lehertu da, planetaren gainean zertzen dugun presioa erakutsiz

Kolapso, BBK-k urriaren 17an, astelehena, 11:15ean Bilboko Arriaga Antzokiko Plazan aurkeztutako instalazio artistiko esperimentala, 73 ordu eta 3 minutu geroago lehertu da, esperimentu sozial honetan parte hartu duten 10.855 pertsonek hartutako erabakien ondorioz.

SpY nazioarteko artistarekin lankidetzan sortu eta azken egunotan milaka bilbotarrek bisitatu duten lana helburu batekin egin zen: herritarren eguneroko erabakien gainetik “bizirautea”, aurreikusi baino lehenago ez lehertu edo eztanda egiteko. Hala ere, 3 egun, ordubete eta 3 minutu igaro ostean kolapsok eztanda egin du, eta bere erakusketa-aldia erdira baino gehiagora murriztu da; izan ere, hasiera batean, obra astebeteko erakusketaren ondoren lehertzeko zegoen programatuta.

Xabier Sagredo BBK-ko lehendakariaren hitzetan: “Esperimentu honekin gutako bakoitzaren hausnarketa pertsonala lortu gura izan dugu. Hausnarketa horrek positiboki ikusaraziko beharko liguke oraindik guztiok gaudela garaiz kontzientzia jasangarriago batekin erabakitzeko. Bai erakundeek, bai herritarrek, bai enpresek ikusi ahal izan dugu Kolapso hau, baina ez dezagun ahaztu oraindik garaiz gabiltzala egiazkoa saihesteko, erabakia gure esku dago.”

Obra instalazio bizia da, hamar metroko diametrodun globo batez osatua, egitura kubiko handi baten erdian instalatua. Erakusketa-egunetan zehar, puxika edo globoa astiro eta pixkanaka zelan puztu den ikusi ahal izan dute bisitariek.

Azkenik, aurreikusten zaila zen une batean, barne-presioak globoaren gainazala leherrarazi du, une labur-labur batez ke gorriko esfera erraldoi perfektu bat agerian utziz. Azken ekitaldi dramatiko eta ikusgarria, gizateriaren eta lurraren arteko harremanean itzulerarik gabeko puntu hipotetiko batera garamatzana.

Gainera, presidenteak erantsi du: “Herritarrek esperimentu honetan duten parte-hartzeari esker, 10.000 familia baino gehiagori laguntzea lortuko dugu, Bizkaiko erakunde nagusiekin koordinatuta”.

Kolapsoa aurreratu duten ekintzak

Kolapsoren eztandaren detonatzaile edo eragilea eguneroko egoera batzuk izan dira, itxuraz txikiak diruditenak, baina, funtsean, eragin zuzena zutenak esperimentu sozial artistiko honen bidez.

Zehazki, presio handiena egin dutenak arlo hauek izan dira: kontsumo arduratsuaren arloa, lan-esparrua, kalitatezko kontratazioei dagokienez, eta ingurumenarena; presio gutxien zertu dutenak, berriz, fiskalitatea eta arlo soziala.

 kolapso.bbk.eus