OLA BBK ZENTROA

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Adimen-ezintasuna
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Sondika

Ola BBK zentroa erreferentziazkoa da adimen-ezintasunaren eremuan. Arreta espezializatuan aitzindaria, arreta integrala eskaintzen du adimen-ezintasuna dutenen, hauen familien eta arlo honetan lanean diharduten gizarte-figura guztien zerbitzura.

Sondikan dagoen zentroak 50.000 m2 ditu gutxi gorabehera, eta ezinduentzako diagnostiko eta orientaziorako zentro, barnetegi eta irakaskuntza bereziko ikastetxe gisa hasi zen arren, gaur egun bi laguntza-arlo ditu Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Gorabide eta Lantegi Batuak gizarte-erakundeekin koordinatuta:

  • Gizarte-laguntza: Gorabideren koordinaziopean, Ola BBK zentroak aldi bateko egonaldietarako zentroa du, helduarorako zentroa, harrera, informazio, orientabide eta laguntzako zentroa (SAIOA), arreta goiztiarreko zerbitzua eta prestakuntza- eta kirol-jarduerak egiteko baliabide-zentroa.
  • Enplegua: Lantegi Batuak: lanerako orientazio-zerbitzua eta lanbide-lantegia ditu, enplegu-zentro babestua, alegia.

BBK MUSIC LEGENDS OLA ZENTROAN

Ola BBK zentroak, pentsamoldeak aldatzea eta ezinduen egoera normalizatzea ere lortu gura ditu, beraiek ikusgai bihurtuz eta beraien eskubideak aldarrikatuz.

Zentroarekin lankidetzan gauzatua. Jaialdi hau zentroan bertan egiten da eta zentroaren ohiko erabiltzaileek laguntzen dute ekitaldiaren prestalanetan. Jaialdia pertsona hauen egunerokoa ezagutarazteko modu bat da, eta partaide bihurtzen ditu musika-munduan eragin handikoa den ekitaldi batean.

OLA ZENTROAREN KOKAPENA

Goietxa Bidea 18, 48150, Sondika

Centro Ola BBK

Intereseko estekak

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

PROIEKTUA IRUDITAN