Emozio artean

Garapen sozioemozionala funtsezkoa da pertsonaren eta gizarte aurreratu baten garapen integralerako. Lan egiten ditugun haur eta nerabeei lagundu behar diegu egunez egun haien buruak askatasunez ulertzen, bizitzen, esperimentatzen, adierazten eta sentitzen.

Zer da

Bizkaian proiektu berritzaile eta aitzindaria da, gizarte maila desberdinak sentsibilizatzeko sortua, norberaren eta elkarrekiko ongizate emozionalean arreta mantentzeko, osasun mentalarekin lotutako arriskuak saihesteko tresna gisa.

Osasun emozionalak haurrengan eta nerabeengan duen garrantzia sustatzea du helburu, kirolaren eta gizarte eta hezkuntzaren esparruetatik.

Nori dago zuzenduta

Kirolean ari diren haur eta nerabeei, baita ere horiekin lan egiten duten heldu profesionalei, erreferente izateko eta prozesu emozionaletan laguntzeko tresna praktikoak behar dituztenak.

Zer egiten dugu?

Funtsean, kirolean haur eta nerabeak laguntzen dituzten profesionalei zuzendutako guneak sortzen ditugu, haien emozioak ulertzen, baloratzen, erakusten eta partekatzen ikasi ahal izateko, heldu sentikor eta trebatuek ulertu, errespetatu eta lagundu ditzaten:

  • Helduentzako prestakuntza KANJOO programa ezartzeko.
  • Adin txikikoen prestakuntza KANJOO programa ezartzeko.
  • Foroak eta beste ekintza batzuk antolatzea, behar horren inguruan sentsibilizatzeko eta trebatzeko.

Enbaxadoreak

Emozioak existitzen dira, eta pertsona guztiok ditugu, nor garen eta zer egiten dugun kontuan hartu gabe. Garrantzitsua da horiek kontuan hartzea eta, batez ere, ingurune ulerkor batean adierazteko askatasuna eta segurtasuna izatea.

Nola parte hartu

Kirol klub edo aisialdi erakunde bateko kide bazara eta proiektuan interesa baduzu, idatzi proiektuak@bbk.eus helbidera xehetasun guztiak ezagutzeko.