Ola Zentroa BBKren zentro bat da, arreta espezializatuan aitzindaria, arreta integralerako zentroa adimen-urritasuna dutenen, hauen familien eta arlo honetan lanean diharduten gizarte-eragile guztien zerbitzura dagoena.

Gutxi gorabehera 50.000 m2ko eremua, naturaz inguratua dago Sondikan, eta gune honen jarduera nagusia ezinduei arreta integrala eta beraien familiei laguntza ematea da. Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Lantegi Batuak eta Gorabide gizarte-erakundeekin koordinatuta, zerbitzu asko ditu gune honek, besteak beste, lanerako tailerrak, lan-orientabideko zerbitzuak, egoitzak edo eguneko zentroak.

50 urte baino gehiago daramatzagu adimen-urritasunaren eremuan beharrizanei erantzuten. Beti saiatu gara ereduzko erakunde eta aitzindari izaten bai formakuntza eta laneratzeko baliabideetan, baita enplegu babestuaren garapenean ere.

Gaur egun OLA BBK Zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkigu: Helduarorako Zentroa, Aldi Baterako Egonaldietarako egoitza, Eguneko Zentroa, Lan Prestakuntzarako Lantegia eta Enplegu Zentro Berezia, Enplegagarritasunean Laguntzeko Zerbitzua eta SAIOA zerbitzua.

Izen-emateak ‘BBK eta Zu’ atariaren bidez

Intereseko estekak

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

PROIEKTUA IRUDITAN
IKUSI GALERIA