DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
Zer da
Dirulaguntzen Deialdia BBK Fundazioak eta BBK Kunak sustatutako ekimena da, Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan teknologia berrien erabilera bultzatzeko.Helburua da gizarte erakundeen eta enpresa teknologikoen arteko lankidetza sustatzea, pertsona erabiltzaileengan eta lurraldean eragin handiagoa izango duten proiektu berritzaileak garatuz.Beharrezko finantzaketa eskaintzeaz gain, BBKk prozesu osoa gidatu eta laguntzen du, proiektuak diseinatzeko, ezartzeko, ebaluatzeko eta, hala badagokio, modu jasangarrian eskalatzeko beharrezko baldintzak, baliabideak eta laguntzak eskainiz.
Nori dago zuzenduta
Deialdia Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei zuzenduta dago, esku hartzeko gaitasuna indartu eta laguntzen dituzten pertsonengan duten eragin positiboa handitzeko teknologia berritzaileak txertatu nahi dituztenei.Besteak beste, robotika, adimen artifizial sortzailea edo prozesuen automatizazioa bezalako irtenbide teknologikoak hartuko dira kontuan.Edizio honetan lehentasuna izango dute desgaitasuna duten pertsonen, adinekoen, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen eta gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan daudenen bizi kalitatea hobetzea eta haien inklusioa sustatzea helburu duten ekimenek. Horren bidez, arreta pertsonalizatuagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa sustatuko da.
Zergatik da garrantzitsua
Teknologia tresna erabakigarria izan daiteke gizarte erakundeen eraldaketa gaitasuna indartzeko, betiere pertsonen zerbitzura jartzen bada eta benetako beharrei erantzuten badie.Deialdi honi esker, Hirugarren Sektore berritzaileago, eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egin daiteke, gizarte erakundeek beren eragina eta erantzuteko gaitasuna hobetuko duten irtenbide teknologikoak txertatzea erraztuz.Gainera, gizarte arloaren eta arlo teknologikoaren arteko lankidetza sustatzen du, Bizkaian hobekuntza errealak, neurgarriak eta eskalagarriak sortzeko gaitasuna duten proiektuak bultzatuz.