Urriak 1, 2026
Santo Tomas Azokaren 77. ediziorako I. Kartel Lehiaketa jarri dugu martxan

Gero eta gutxiago falta da Bizkaian urteko urteko hitzordu esperoenetako bat iristeko. Datorren abenduaren 21ean, Bilbo jai-giroz jantziko da berriro Santo Tomas Azoka ospatzeko. 77. edizio honi begira motorrak berotzen hasteko, BBKn Santo Tomas Kartel Lehiaketaren I. edizioa jarri dugu abian. Ekimen honen helburua tokiko sorkuntza artistikoa sustatzea eta herritarren talentua gure tradiziorik errotuenekin bat egitea da.
Lehen aldiz, topaketa enblematiko hau ilustratu eta iragarriko duen irudi ofiziala lehiaketa ireki baten bidez sortuko da. Bertan, diseinu grafikoaren, ilustrazioaren eta arte plastikoen alorreko profesionalek zein zaleek parte hartu ahal izango dute, edozein nazionalitatekotak eta adinez nagusiak badira. Sormena gogoko baduzu eta Bilboko kaleak urteko egun berezietako batean janztea nahi baduzu, lanak aurkezteko epea urriaren 1ean zabalduko da.
Tradizioa, berrikuntza eta izpiritu kolektiboa
Santo Tomas Azokak 77. edizioa ospatuko du aurten. Gure nortasun-ikur sakenetako bat nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari emandako baldintzarik gabeko babesa da, 1977az geroztik azoka agroganadadunetan etengabeko lankidetza-ibilbidea izanda. Horregatik, ezinbestekoa zaigu honelako topaketak sortzen jarraitzea; izan ere, jai-ospakizunetik haratago, baserritarrei elkarrizketa egiteko, elkar ezagutzeko eta hurbileko produktuaren balioa azpimarratzeko gune gisa finkatzen dira.
Santo Tomas Azokak 77. edizioa ospatuko du aurten. Gure nortasunaren ezaugarri sakonenetako bat lehen sektoreari ematen diogun baldintzarik gabeko babesa da; 1977az geroztik azoka agroganadadunetan etengabeko lankidetza-ibilbidea izanda. Horregatik, ezinbestekoa zaigu honelako topaketak bultzatzen jarraitzea; izan ere, jai-ospakizunetik haratago, elkarrizketarako, baserritarrak elkar ezagutzeko eta hurbileko produktuaren balioa azpimarratzeko gune gisa finkatzen dira.
Ekimen berri honekin tradizioa eta berrikuntza lotu nahi ditugu, komunitate artistikoari festaren arima (lurraren lana, herri-kultura, musika, gastronomía eta jai-topaketa) begirada fresko, anitz eta garaikideetatik interpretatzeko gonbidapena luzatuz. Lanak baloratzeko orduan, generoaren, adinaren, kulturaren edo gaitasunaren aniztasuna sustatuko da, estereotipoak saihestuz. Halaber, Adimen Artifizialeko (AA) tresnak erabiliz gero, egileak horren berri eman beharko du, eta gizakiaren esku-hartzea beti lehenetsiko da AA bidez sortutakoaren aurrean.
Baldintzak, saria eta lehiaketaren faseak
- Sariaren zenbatekoa:000 €-ko sari bakarra ezartzen da proposamen irabazlearentzat.
- Lanaren formatua: parte-hartzaile bakoitzeko lan bat onartuko da, formatu bertikalean (50 cm x 70 cm), teknika librean, eta beheko aldean 5 cm-ko altuerako tartea utziz sinaduretarako.
- Kartelaren nahitaezko testua: “SANTO TOMAS 2026 – Abenduak 21 Diciembre”.
- Finalisten erakusketa: tokiko erakunde eta instituzioetako 11 ordezkarik osatutako epaimahai batek 6 kartel finalista aukeratuko ditu, eta BBK Salan egongo dira ikusgai 2026ko azaroaren 9tik 13ra.
- Epaimahaiaren erabakia: azaroaren 4an bilduko dira eta azken erabakia jendaurrean jakinaraziko da 2026ko azaroaren 17an.
Epaimahaiko kide izango dira Bilboko Udaleko, lehen sektoreko, Metro Bilbaoko, Sala BBK-ko, BBK Klimako, komunikabideetako, BBK Patronatuko, Athletic Clubeko eta Bilbao Basket klubeko ordezkariak.
Nola parte hartu?
Online aurkezteko epea 2026ko urriaren 1etik urriaren 30era egongo da zabalik, 23:59ak arte.
Parte hartu nahi duten pertsonek www.santotomasbbk.eus weborrialdean sartu beharko dira, formularioa bete eta euren proposamena bidali (titulua edo leloa maiuskulaz jarrita) JPG formatuan (gehienez 5 MB) eta bereizmen handiko PDFan (300 ppp / CMYK), ondoren bertsio editagarria egin ahal izateko.
Lehiaketaren lehen edizio honekin, BBK-tik kulturarekin, tokiko sorkuntzarekin eta elkartzen gaituzten tradizioei babesa emateko konpromisoa berresten dugu, elkarrekin lanean Bizkaia jasangarriagoa, gizatiarragoa eta bere erroez harro dagoena eraikitzeko. Oinarriei buruzko edozein zalantza argitzeko, parte-hartzaileek azoka@bbk.eus helbidera idatz dezakete.
Eragin solidarioa eta herritartasun kontzientea duen hitzordua
Bere historian zehar, azoka hau lurraldeko elkartasun eta konpromiso sozialaren erreferente gisa ere sendotu da. Aurreko edizioetan, jaiak izaera solidario handia erakutsi zuen; esaterako, Bisubi Fundazioarekin batera Gernikako 4.500 babarrun-anoa banatu ziren. Ekimen horrek BISUBI Saria jaso zuen, eta bildutako diru guztia Lagun Artean, Gregorio Ybarra, GBGE eta Naizen bezalako erakundeen lana babestera bideratu zen.
Halaber, “Zenbat da?” lehiaketa bezalako ekimenen bidez, tokiko produktuen benetako balioari buruzko kontzientziazioa sustatzen dugu, Bizkaiko landa-ingurunearekin konektatutako herritar kontzienteagoak bultzatuz. Komunitatean batzeko eta eraikitzeko asmo berarekin, Kartel Lehiaketaren lehen edizio honek gure gizarteari balioa ematen dioten eta gure kidetza-harrotasuna indartzen duten proiektuetan inbertitzen jarraitzeko konpromisoa sendotzen du.
