EUP! PLATAFORMAK GABONETAKO EROSKETAK TOKIKO SALTOKIETAN EGITEA BULTZATZEN DU DESKONTU-BONUEKIN

Gabonetako kanpaina hurbiltzen ari da, eta, horrekin batera, urteko denboraldi garrantzitsuenetako bat tokiko merkataritzarentzat. BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak beste behin ere lagundu egin gura dute, Eup! plataforman kontsumo-bonuen beste ekintza baten bidez. Abenduaren 1etik aurrera, 90 euroko edo gehiagoko erosketa egiten duten lehen 400 kontsumitzaileek 30 euroko deskontu-bonua jasoko dute, eta automatikoki trukatuko da Bizkaiko marketplace establezimenduetako eup.eus orgatxoan. Kanpaina abenduaren 31ra arte egongo da aktibo edo izakinak agortu arte.

Ekimen honen bidez, erosketak online egitera ohituta dauden pertsonak tokiko merkataritza aukeratzera bultzatu gura dira garai honetako erosketak egiterakoan, bai produktu gastronomikoak, bai etxerako tresnak, bai era guztietako opariak, modatik hasi eta elektronikaraino.

Deskontu-bonu hauen funtzionamendua erraza da: abenduaren 1etik aurrera eup.eus webgunean 90 euroko edo gehiagoko erosketa egiten duten pertsonei 30 euroko deskontua aplikatuko zaie erosketan, ordainketa egin aurretik. Eguberri hauetan familia osoarentzat bertoko produktuak erosteko aukera ugari izango dute gure Eup Abenduko Egutegian.

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2020ko abenduan abiarazi zuten online salmentako plataforma da Eup!, lurraldeko txikizka edo xehekako saltokiak digitalizatzen laguntzeko. Gaur egun, 20.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditu hainbat sektoretan, hala nola elikadura eta edaria, artisautza, haurtxoentzako gaiak, edertasuna eta higienea, kirola, autoa eta motorra, elektronika eta informatika, loradendak, etxea, bitxigintza eta erlojuak, baita liburu- eta paper-dendako gaiak ere. Plataformak zerbitzu logistiko propioa du, multidenda eskaerak egiteko aukera ematen du eta bidalketa- eta itzulketa-gastuak doakoak dira.

Argibide gehiago: www.eup.eus