10 EUSKAL GAZTETATIK 7K BEREN IRAGAN DIGITALA EZABATU GURA LUKETE

BBK Kunak, DOT kooperatibak eta Badalabek sustatutako ‘The Future Game’ ekimenak bere hirugarren edizioa aurkeztu du gaur goizean BBK Salan, beste behin belaunaldi gazteenen etorkizuneko erronkei heltzeko helburuaz. Oraingoan, humanismo digitalean jarri da arreta, kontzeptu horrek gizatiartu eta pertsonen zerbitzura jarri nahi duelarik teknologia, jendearen ongizate pertsonala hobetzeko helburuarekin.

Horrela, 18 eta 26 urte bitarteko 12 gaztek bakoitzak 1.000 euroko beka jaso zuen BBKren eta Badalaben eskutik 2022aren amaieran esperientzia honetan parte hartzeko, eta beraiek izan dira protagonista 21 egunez proban jarri dituen challengean parte hartzearen ondorioak partekatu ahal izan dituzten ekitaldian; erronkaren helburua erabat digitalizatutako mundu batean bizitzeak dakartzan ondorioak ulertzea eta gizakiaren eta teknologiaren arteko interakzioen etorkizuna irudikatzea izan da.

CHALLENGE: 21 PROBA-EGUN

Hiru astetan zehar, 21 erronkaren bidez, teknologiarentzat etorkizun posibleak imajinatu eta erantzunak eman nahi izan dituzte parte-hartzaileek.

Challengean zehar, future gamer-ek kutxa bat jaso zuten 21 gutun-azalekin, lehen pertsonan bizitzeko ondorengoak bezalako probak: Smartphonerik gabe bizitzea egun oso batean: Zenbatu zure antsietate-gailurrak. Zer inplikatzen du egun ‘hegazkin moduan’ egoteak? Internet aurreko iraganari buruz belaunaldien arteko elkarrizketak ezartzea: Zelakoa da off-line gazteria? Zer tresna galdu ditugu bizipen horietatik?  Zer superbotere lortu ditugu? Idatzi gutun bat etorkizuneko zure “ni”ari: egungo zer gauza mantendu nahiko zenituzke? Partekatu teknologiarekin bizi izan duzun esperientziarik indartsuena: Zure bikotekidea Internet bidez ezagutu al zenuen? Cyberbullying edo ziberjazarpena jasan zenuen? edo REAL vs FAKE: badakizu bereizten jasotzen duzun informazioa benetakoa den ala ez?

Proba horien bidez, honako hauetaz hausnartu dute: sindrome berriek sortzen dieten antsietatea, adibidez, FOMO (Fear of Missing Out – Zerbait galtzeko beldurra); sare sozialetan ikusten dituzten eduki digitalek haiengan sortzen duten eragina; pandemian sentitu zuten bakardadea; edo beren lasaitze-sentsazioak 24 orduz gailu teknologikorik gabe bizitzeko erronka egin zitzaienean. Gainera, zenbait planteamenduri erantzuten saiatu dira: algoritmoek iritzietan duten eragin edo inpaktua, zer ekarpen egiten dion teknologiak eguneroko bizitzari, eta zelan aldatu dien horrek harremanak izateko modua, edo benetan beraiek diren sare sozialetan.

Orain euskal gazte guztiek izango dute esperientzia hau bizitzeko aukera. The Future Game programak 21 erronka jarriko ditu euskal gazte guztien eskura 21 egunez. Erronka horiek sare sozialetan (BBK Kuna eta The Future Game-n Instagram) partekatuko dira 21 klip laburren bidez. Otsailaren 1ean hasita, nahi duenak aukera izango du esperientzia honetan parte hartzeko, proba egiteko eta erronka honetan parte hartzeko, komunitate honekin etxetik bat eginez eta bere esperientziak sare sozialen bidez partekatuz. Probei eta erronkei buruzko informazio guztia BBK Kuna eta The Future Game -en instagramean dago eskuragarri.

“GAZTEAK ETA HUMANISMO DIGITALA EUSKADIN” MAKROINKESTA

2022an, ‘The Future Game’k 18 eta 30 urte bitarteko mila euskal gazteri egindako inkesta adierazgarri bat jarri zuen martxan, zain dugun etorkizuna zelakoa imajinatzen zuten jakiteko, esperientzia gamifikatu batekin eta dagoeneko 16.000 parte-hartzaile dituen komunitate digital baten sorrerarekin osatuta.

Lankidetza-prozesu horrek 2022an izan du jarraipena, “Gazteak eta Humanismo Digitala Euskadin” izeneko beste makroinkesta batekin. Gaur goizean, Braulio Gómez Deustuko Unibertsitateko Zientzia Politikoko irakasle eta Deustobarometroko zuzendariak inkesta horren emaitzak aurkeztu ditu, eta hona hemen ondorio nagusiak:

  • % 69k bere iragan digital guztia ezabatu nahiko luke.
  • Haien konexioa eta teknologia funtsezkoak dira beraien harremanak eta bizimodua mantentzeko. Gazteek izua diote deskonexioari: % 85ek ezingo luke telefono mugikorra ‘hegazkin moduan’ jarri denbora luzez.
  • Gazteek beren datuek sortzen dituzten onurak zuzen birbanatzea gura dute. Gehienek (% 52) ordainsari ekonomikoa nahi dute beren datuak helburu komertzialekin erabiltzen badituzte.
  • Wi-fi behar dute “arnasa hartzeko”.% 76k uste du bere bizitza okerragoa izango litzatekeela Internet desagertuko balitz.
  • Gazte gehienak laguntza eskatzen duten naufrago digitalak dira. % 54k uste du gailu digitaletan igarotako denbora beraien bizitza errealari lapurtutako denbora dela, eta % 60k egunero sentitzen du neke mentala/fisikoa edo antsietatea bizitza digitalari lotuta.
  • Hiri digitala arriskutsuagoa iruditzen zaie erreala baino. Nortasuna ordezkatu, iraindu eta lapur diezazuten mundu digitalean fisikoan baino aukera gehiago daudela sentitzen dute.
  • % 60k uste du, sare sozialetatik ateraz gero, jende berria ezagutzeko aukera edo hain intimoak ez diren harremanekiko kontaktua galduko lukeela.