EUP! plataformak gabonetako erosketak bultzatzen ditu tokiko saltokietan 1.200 deskontu – txekerekin

Gabonetako kanpaina hurbiltzen ari da, eta, horrekin batera, urteko denboraldi garrantzitsuenetako bat tokiko merkataritzarentzat. BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak beste behin ere lagundu egin gura dute, Eup! plataforman deskontu-txekeen beste kanpaina baten bidez. Gaur, ostirala, azaroak 24, plataformak 500 deskontu-txekeko lehen sorta aktibatu du. Bizkaiko marketplace-ko establezimendu guztiek ekimen honen onurak jaso ahal izan ditzaten, bigarren fase bat hasiko da abenduaren 1ean, 700 txekerekin, gure Abenduko Egutegiaren 3. edizioa abiaraztean. Kanpaina abenduaren 24ra arte egongo da aktibo edo izakinak agortu arte.

Opari-txeke horien funtzionamendua erraza da: gaurtik aurrera Eup!en 65 euroko edo gehiagoko erosketa egiten duten pertsonek 20 euroko zuzeneko deskontua jasoko dute erosketa-organ. Plataforman ohikoa den legez, erosketa establezimendu bakar batean egin daiteke edo multidenda izan daiteke eta bidalketa-gastuak doakoak dira.

Eup!, Bizkaiko merkataritza-gune digital handia, arrakasta-kasua da tokiko merkataritza eta digitalizazioa bateragarri egiteko orduan. BBK-k lurraldearen lehiakortasun jasangarria bultzatzeko duen estrategiaren barruan kokaturiko ekimen honen bidez, erakundeak, online erosketak egiten ohituta dauden pertsonei tokiko merkataritza aukeratzen lagundu gura die garai honetako erosketak egiterakoan: produktu gastronomikoak, etxerako tresnak edo era guztietako opariak  (moda, elektronika, …).

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak duela 3 urte abiarazi zuten online salmenta-plataforma da Eup!, lurraldeko txikizkako edo xehekako saltokiak digitalizatzen laguntzeko. Gaur egun, 20.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditu hainbat sektoretan, hala nola elikadura eta edaria, artisautza, haurtxoentzako gaiak, edertasuna eta higienea, kirola, autoa eta motorra, elektronika eta informatika, loradendak, etxea, bitxigintza eta erlojuak, baita liburu- eta paper-dendako gaiak ere. Plataformak zerbitzu logistiko propioa du, multidenda eskaerak egiteko aukera ematen du eta bidalketa-gastuak eta itzulketak doakoak dira.