BBK-k Zubi Esekia “apurtu du”, lehiakortasun jasangarria babesten ez denean ordaindu beharreko prezioari buruz kontzientziatzeko

Lehiakortasun jasangarriaren alde egindako apustuaren esparruan, BBK-k ‘Ordaindu beharreko Prezioa’ sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean. Ekimenak arreta berezia jarri nahi du lehiakortasun jasangarriko ereduak ezartzeko premian, prezioaren eraikuntzari buruzko hausnarketa estrategikoan ardaztuta.

Kanpainak gogoeta sakona sustatu gura du, sistemaren ondorioz lehiakortasun jasangarririk eta enpresa-lehiakortasunik eza nola eragiten den eta prezioaren eraikuntzaren bidez arazo hori zelan uler daitekeen aztertzeko.

“Ordaindu beharreko Prezioa”k agerian utzi nahi du sistemak bermatu behar duela proiektu jasangarriak bideragarriak ere izan ahal izatea, eta denok arau berberekin jokatzea. Lan-baldintza duinak, bidezko fiskalitatea, ingurumenarekiko errespetua eta abar bermatzen dituzten proiektuek ez dezatela gero utzi beharrik izan, ezin direlako lehiatu printzipio berberak ez dituzten beste batzuekin.

Horrela, ekimenak ideia hau aztertzen du: beti jarri da arreta gauza guztiek duten prezioan, baina, egia esan, bi prezio dituzte: ordaintzen duguna eta ordaindu beharrekoa.

Produktu edo zerbitzu baten prezioa zifra bat baino askoz gehiago da. Elikaduraren esparruan, jada baditugu nutrizio-etiketa batzuk: produktuaren osagaiak adierazten dizkigu eta beraren nutrizio-eskala, letra-baremo baten arabera. Baina, prezioak orokorrean? Badakigu nola osatzen diren? Prezio baten atzean aurrerapena dago: langile edo beharginak, lehengaiak, araudiak, legezkotasuna eta gardentasuna daude. Hala ere, prezio hori edozein gauza onartzearen kontura ezartzen denean, orduan agertzen da beste prezioa: ordaindu beharreko prezioa. Gure aurrerapenarekin guztion artean ordaintzen dugun prezioa.

Langile edo beharginak, lehengai arduratsuak, araudiak edo gardentasuna ahaztea ahalbidetzen du sistemak. Iraunkortasun edo jasangarritasuna eta aurrerapena ahaztea ahalbidetzen du, lehiakorra bakarrik izatearen kontura. Testuinguru horretan, funtsezkoa da aitortzea ordaindu beharreko prezioaren erantzukizuna ez dagokiola kontsumitzaileari soilik, ezta saltoki txikiei ere. Proiektu honen bidez, hausnarketa egin eta sisteman aldaketa bat bultzatu nahi da, beren jardueretan lehiakortasun jasangarrian oinarritzea erabakitzen dutenentzat baldintza- eta eskubide-berdintasuna sustatu eta bermatzeko.

Kanpainak ideia hau defendatzen du: ez dela beharrezkoa merkatuko preziorik altuena aukeratzea, baizik eta baldintza-berdintasuna sustatzea prezioaren eraikuntza jasangarria izan dadin. “Ordaindu beharreko Prezioa”k sistemak proiektu jasangarrien bideragarritasuna bermatzeko premia edo beharrizana nabarmentzen du, guztiek arau berberekin jokatzea eta proiektu horiek baldintza-berdintasunean lehiatu ahal izatea ziurtatuz.

Helburua da lan-baldintza duinak, bidezko fiskalitatea, ingurumenarekiko errespetua eta osasun-kontrol egokiak sustatzen dituzten proiektuek ez dezatela lehia utzi beharrik izan, funtsezko printzipio horiek betetzen ez dituztenen aurrean.

Lehiakortasun jasangarriaren aldeko mezu hori 360 ekintza batean gauzatzen da, eta funtsezko hiru elementu ditu:

Lehiakortasun jasangarriaren aldeko mezu hori 360 ekintzan gauzatzen da BBK-k asmatu dituen lau elementu nagusirekin:

Lehenik eta behin, Bilbo hiriaren aurrerabidearen ikur handienaren haustura edo apurketa: Bizkaiko zubia, Zubi Esekia ere deitua. Eraikuntza ikoniko hori egitura metalikoko lehen transbordadore bihurtu zen munduan, eta 130 urte baino gehiago bete ditu aurten zutik, Getxo eta Portugalete herriak zuzenean lotuz.

Pantailak konbinatuz egindako esku-hartzearen bidez, zubiaren zati bat hautsi edo apurtzearen ilusio optikoa sortu da. Horrela, zubiaren egituran kokatutako pantailek seinalearen streaming bat ematen dute zuzenean, zubiaren atzean hain zuzen, zati bat hondatu eta desagertu izanaren sentsazioa emateko. Instalazio hau irudi zirraragarria da, zubi baten erorketa ez ezik, gizarte gisa gure etorkizunarena ere erakusten duena. Horrekin, sistema-aldaketa bultzatzeko deia egin gura da, lehiakortasunaren aldetik jasangarriak izatea aukeratzen duten proiektuentzat eskubide berberak eta baldintza-berdintasuna bermatuko dituen aldaketa.

Kontzeptu hori guztia ikusi eta entzuteko moduan adierazteko, bideo-pieza bat filmatu da, prezioaren eraikuntzari buruz planteatutako hausnarketa zuzenean eta adibideekin adierazten duena, narratzaile orojakile baten bidez. Gainera, prezioaren eta ordaindu beharreko prezioaren artean dauden kontrasteak irudikatzen ditu, non elementu hau osatzen duten bertikal guztiak (lanari, ingurumenari eta gobernuari dagozkionak) dauden, hain desberdinak diren bi ikuspegitatik: iraunkor edo jasangarriak izatea eta ez izatea.

Horrela, bideo-piezak hausnarketa planteatzeko informazioa eskaintzen die gizarteari eta erakundeei. Bertan, kontsumitzen diren zerbitzu eta produktuei buruz informatuta egotera bultzatzen ditu herritarrak, baita jada jasangarriak izaten ari diren enpresei laguntza handiagoa emateko deia egin ere erakundeei.

Ikus-entzunezko pieza hau ekimenaren funtsezko hirugarren elementuan dago: murgiltze-esperientzia Portugaleteko Solar plazan dagoen kontainer fisiko batean. Edukiontzi hori kustomizatuta dago, erabiltzaileei esperientzia paregabe eta inguratzailea eskaintzeko; kanpainaren gakoak modu dinamikoan eta ikusi eta entzuteko moduan ezagutzeko bereziki diseinatuta dagoen lekua da, non bideo-piezaren edukia ere proiektatzen den.

Elementu hori, ez da Portugaleten bakarrik egongo, Bizkaian zehar ere ibiliko da hainbat tokitan (San Mames, Durango eta Basaurin) egoteko eta, horrela, hainbat komunitatetara iristeko. Informazio eta xehetasun guztiak laster zabalduko dira, ekimena Bizkaiko gizarte-zati handienaren irismenean egongo dela ziurtatuz.