Datu pertsonalak babestea
Inprimaki edo formulario honen bidez emandako datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (biak BBK) tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa (IFK: G-48412720 eta G-48644371 dute, hurrenez hurren, eta helbidea: Kale Nagusia/Gran Vía 19-21, 48001 Bilbo), BBKri buruzko informazio-komunikazioak, hautatutako interesekin bat datozenak, bidaltzeko, harremanetarako emandako edozein bide erabiliz, posta elektronikoa barne. Horretarako, inprimakian emandako identifikazio-datuak, harremanetarako datuak eta datu soziodemografikoak tratatuko dira.
Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa zure adostasun edo baimena da, harpidetza-eskaera bidaltzeko unean adierazia. Datuak mugarik gabe tratatuko dira, harik eta zure baimena ezeztatzea edo datuak ezabatzea eskatzen duzun arte. Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.
Jakinarazten dizugu informazio-komunikazioak HubSpot tresnaren bidez bidaliko direla. Inc horren zerbitzariak Estatu Batuetan daude, eta herrialde hartako legediak ez du eskaintzen Europakoaren pareko babes-mailarik; hala ere, datuak babesteko berme egokiak ematen dira, Europako Batzordeak onartutako Kontratu Klausula Tipoak sinatuta (2021/914/EB Erabakia).
Informazio-komunikazioak posta elektronikoz bidaltzeko erabilitako tresnak esteka eta irudi ñimiño eta gardenak izan ditzake, zure helbide elektronikoarekin lotuta egongo liratekeenak. Horrela, irudi horietako bat deskargatzean edo posta elektronikoan dauden esteketara sartzean, BBK-k jakin ahal izango du, estatistika-ondorioetarako, posta ireki den edo posta elektroniko horretatik estekaren batera inor sartu den. Kasu horietan, erabilera horiek eragotz ditzakezu zure kudeatzailea edo posta elektronikoko programa konfiguratuz, irudien deskarga automatizatua eragozteko, baita jasotzen dituzun mezu elektronikoetako esteketara ez sartuz ere.
Halaber, izartxo baten bidez (*) nahitaezkotzat jotakoak ez diren datu pertsonalak ematen badizkiguzu zeure borondatez, barneko estatistika-azterketak egiteko tratatuko ditugu datu horiek. Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa zure adostasun edo baimena da, datuak betetzeko unean adierazia.
Zure datuak era mugagabean tratatuko dira helburu horrekin, harik eta aurka egiteko edo ezabatzeko eskubideak erabiltzen edo zure baimena ezeztatzen duzun arte.
Edozein unetan, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, eramateko edo baimena ezeztatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu ohiko postaz aipaturiko helbidera edo posta elektronikoz protecciondedatos@bbk.eus helbidera idatzi, zeure nortasuna behar bezala egiaztatu eta eskaera zehaztuz. Datuak babesteko eskubidea urratutzat jotzen baduzu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).