Martxoak 6, 2026
BBK Udalekuak udako abentura jasangarri batekin itzuliko da Bizkaira

Dagoeneko zabalik dago BBK Udalekuak 2026 programan izena emateko epea. Hitzordu hau ezinbestekoa da 2013 eta 2019 urteen artean jaiotako Bizkaiko haurrek uda ahaztezina igaro dezaten. Beste urte batez, udako aisialdia eta klima aldaketari buruzko sentsibilizazioa uztartzen dituen hezkuntza-proposamen hau plazaratu dugu.
Udaleku huts bat baino askoz gehiago, BBK Udalekuak elkarbizitzarako gune bat da. Bertan, ikaskuntza ludiko eta kooperatiboa esperientziaren erdigunean kokatzen dira, familiei udarako kalitatezko alternatiba bat eskainiz.
Jasangarritasunean eta zaintzan oinarritutako hezkuntza-eredua
BBK Udalekuak aukeratzeak dibertimendua eta balioak uztartzen dituen ingurune baten alde egitea da. 2026rako proposamena funtsezko hiru zutabetan oinarritzen da:
- Naturaren bihotzean dibertitzeko gunea: Ingurune paregabea, non haurrek jolasean eta elkarlanean planetaren zaintza eta etorkizunarekiko konpromisoa ikasiko duten.
- Elikadura osasungarria eta tokikoa: Menu orekatu, kalitatezko eta tokiko produktuekin osatutako elikadura eredua eskaintzen dugu. BBK Udalekuetan, jasangarritasunarekiko konpromisoa plateretik ere hasten da.
- Hizkuntzen esperientzia naturala: Euskara izango da eguneroko komunikazioaren hizkuntza nagusia. Gainera, jarduera batzuetan ingelesa modu naturalean eta dibertigarrian erabiltzeko aukera ere izango dute.
Nola eman izena?
Matrikula egiteko epea zabalik dago martxoaren 2tik 23ra (biak barne). Parte hartzeko, urrats hauek jarraitu behar dira:
Sartu BBKetaZu atarian.
- Erabiltzaile gisa alta eman “Pertsonak” atalean.
- BBK Udalekuetan izena emateko eskaera espezifikoa bete.
Laguntza behar duzu?
Badakigu uda antolatzeak plangintza eta xehetasunei arreta jartzea eskatzen duela. Horregatik, izena emateko prozesuari edo udalekuen funtzionamenduari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gure arreta-taldearekin:
Posta elektronikoa: udalekuak@bbk.eus
Telefonoa: 94 423 23 23
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
Informazio gehiago jaso eta edizio honen xehetasun guztiak ezagutzeko, bisitatu BBK Udalekuak atala.