Ekainak 17, 2026

Klima Abenturaren denboraldi berria aurkeztu dugu Urdaibain: artea, zientzia eta dibertsioa klima-kontzientzia pizteko

BBK-tik Klima Abenturaren denboraldi berria aurkeztu dugu Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Esperientzia-gune honetan, artea, zientzia, natura eta dibertsioa uztartu ditugu berriro ere, familian, gazteen artean eta bisitarien artean klima-kontzientzia sustatzen jarraitzeko helburuarekin.

Astelehen honetan jendaurrean aurkeztu dugu edizio berria parkean bertan egindako ekitaldi batean. Bertan izan dira Unai Rementeria BBK-ko presidentea eta Ainhoa Elortegi Ingurumen arloko arduraduna. Aurkezpenean, udako hasierarekin batera abiatuko den denboraldi honetako berrikuntza nagusiak partekatu ditugu.

Jasangarritasuna esperientzia bizi bihurtzen duen parkea

Denboraldi berri honetan, urrats bat gehiago eman dugu klima-aldaketa azaltzeko moduan. Ingurumen-aztarnaren eskaner bat jarri dugu, eta horri esker bisitari bakoitzak bere inpaktua zein den jakin dezake eta parke barruan bere ibilbide propioa eraiki dezake, uretan, energian, elikaduran edo modan zentratuta.

Une horretatik aurrera, bisitariei misio batean lagunduko diegu. Misio horren ardatza Diwoak eta haien istorio berria dira, Mehatxu Ikusezina izenekoa. Bertan, eguneroko erabakiek planetan nola eragiten duten lantzen dugu.

Gainera, Jesús Mari Lazkano artistaren Natura Fugit erakusketa gehitu duku, artearen, paisaiaren eta klima-aldaketaren arteko lotura indartzeko, begirada emozional eta gogoetatsu batetik.

Esperientziak, jolasa eta ikaskuntza adin guztientzat

Klima Abenturan dibertsioa eta ikaskuntza uztartzen dituzten instalazioen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Tirolina, 360º-ko Domoa edo Ulysses Experience bezalako esperientziak proposatzen ditugu, joko interaktiboekin batera, hala nola Zaborren irlak, Ohituren tiragoma, Pilota-arrantza edo Jaurtiketa Digitala.

Jarduera horietako bakoitza jasangarritasunari buruz ikastea esperientzia aktibo, parte-hartzaile eta gogoangarri bihur dadin diseinatuta dago.

Kultura, gastronomia eta uda Urdaibain

Uda honetan gure kultura- eta gastronomia-programazioa ere indartuko dugu, kontzertu akustikoekin, aire zabaleko zinemarekin, showcooking-ekin eta bertako produktuari eskainitako jardunaldiekin.

Hitzordu nabarmenen artean Klima Zuzenean saioak daude, Maren, Montana eta Addar bezalako artistekin, baita familientzako proiekzioak ere, Ice Age eta Robots euskaraz, adibidez.

Horrez gain, Udako Zaporeak edo Itsas Zaporeak bezalako gastronomia-jardunaldiak antolatuko ditugu, jasangarritasuna, kultura eta lurraldea lotzen dituzten familientzako jarduera eta tailerrekin batera.

Igerilekuak, berriro ere familian gozatzeko

Uda honetan gune estimatuenetako bat berreskuratuko dugu, BBK Klimako igerilekuak hain zuzen. Abuztuan irekiko dira berriro, natura betean atseden hartzeko eta gozatzeko eremu gisa, sarbide independentearekin eta adin guztietara egokitutako tarifekin.

Konpromiso partekatua

Edizio berri honekin, ingurumen-hezkuntzarekin eta klima-ekintzarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Klima Abenturara egindako bisita bakoitza abiapuntu izatea nahi dugu, hausnartzen, ikasten eta, batez ere, ekiten lagunduko duen esperientzia bat bilakatuz.

Guretzat klima-aldaketa ez baita etorkizun urrun bat, eguneroko erabaki bakoitzean hasten den errealitate bat baizik, eta elkarrekin eginez gero bakarrik egin ahal izango diogula aurre uste dugu.