Erretiroa: zentzuz bizitzeko etapa berria
Sasoiko Zentroa , 1 urria 2026 , 10:00h
Diseinatu etapa berri bat autonomiaz, ongizatez eta ilusioz
Erretiroa hartzear zaude edo duela gutxi hartu duzu? Ilusioz begiratzen diozu etapa berri honi, baina nolabaiteko bertigoa ere sentitzen duzu zure denbora eta egunerokoa nola antolatu pentsatzean?
Lan-bizitza atzean uztea gure bizitzako aldaketa handienetako bat da. Askatasun-sentsazio zoragarria ekar dezake, baina guztiz normala da, halaber, errutina galdu dela sentitzea, emozioen benetako gorabeherak bizitzea edo zeure buruari honako hau galdetzea: «Eta orain, zer egingo dut nire denborarekin?».
Erretiroa: zentzuz bizitzeko etapa berria konfiantzaz hitz egiteko eta, profesionalen laguntzarekin, errutina berri bat diseinatzen hasteko espazio segurua, hurbila eta dinamikoa da. Ez da modu pasiboan entzuteko ikastaro bat, berdinen arteko topagune bat baizik: esperientziak partekatzeko, ikasteko eta etapa honetaz autonomiaz, ilusioz eta ongizatez gozatzen ikasteko.
Saioetan zehar, lana utzi ondoren egunerokoa nola aldatzen den aztertuko dugu. Gure beldurrak, zalantzak, pozak eta itxaropenak partekatuko ditugu, errespetuzko eta konfidentzialtasunezko giro batean. Nahi duenak modu anonimoan ere parte hartu ahal izango du. Prozesu honetan ez zaudela bakarrik ikusiko duzu, eta sortzen diren emozioetako asko ohikoak direla.
Halaber, taldearen benetako esperientziak bilduko dituzten profesionalak izango ditugu. Esperientzia horiek tresna eta baliabide praktiko bihurtuko dituzte, emozioak kudeatzeko, aisialdia antolatzeko, errutina berriak sortzeko eta aldaketa honi lasaitasun handiagoz aurre egiteko. Horrela, pertsona bati lagundu dionak beste pertsona batzuk orientatzeko eta laguntzeko ere balioko du.
Gainera, elkarrekin diseinatuko dugu «Botikin emozionala»: hausnarketak, aholkuak eta baliabideak bilduko dituen gida kolektiboa, etorkizunean erretiroa hartuko dutenei laguntza, lasaitasuna eta orientazioa eskaintzeko. Ikasitakoa partekatzeko eta Bizkaiko beste pertsona batzuen ongizateari ekarpena egiteko modu bat izango da.
Erretiroa hartzear bazaude nahiz duela gutxi hartu baduzu eta oraindik aldaketa handi honetara egokitzen ari bazara, espazio hau zuretzat da.
Zure ongizatea da garrantzitsuena. Eman izena eta hasi etapa berri hau bizitzeko eta zure denbora merezi duzun askatasunez kudeatzeko zeure ibilbide-orria diseinatzen.
- Urriaren 1etik abenduaren 3ra
- Ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara
- 10 saio · 20 ordu
Prezioa: 60€