Irailak 17, 2026

Berrikuntzaren etorkizuna eta adimen artifizialaren eragina aztertu ditugu Futuros Inspiradores ekitaldian

Irailaren 10ean, Futuros Inspiradores zikloaren hirugarren ekitaldia egin genuen BBK Kunan, joera nagusiak Bizkaira hurbiltzeko helburua duen elkarrizketarako espazioan. Oraingoan, Jorge Barrero (Cotec Berrikuntzarako Fundazioko Zuzendari Nagusia) eta Mariola Urrea (Nazioarteko Zuzenbideko eta Europar Batasuneko Katedraduna) hizlariek berrikuntzaren etorkizuna, AAren eragina eta Europako eraldaketa teknologikoaren erronkak izan zituzten hizpide.

Berrikunztarako paradigma berri bat

Sarrerako hitzaldian, Jorge Barrero zuzendariak gogorarazi zuen berrikuntza balioa sortzen duen eta ezagutzan oinarritzen den edozein aldaketa dela. Hala ere, ikuspegi tradizionala, teknologiari, zientziari eta etkin ekonomikoari estuki lotua zegoena, eraldaketa erradikala izaten ari da. Gaur egun, berrikuntzak lehiakortasun-faktore hutsa izateari utzi dio, eta aktibo geoestrategiko, subirautza-vektore eta botere globalerako tresna bihurtu da.

Adimen artifizialaren agerpenak norabide-aldaketa hori azkartzen du, esperimentazioa ingurune fisikotik ingurune birtualera eramaten baitu. Gainera, datu-bolumen handiak eta finantza-baliabide indartsuak eskatzen ditugunez, AAak berrikuntza ireki eta elkarlanean oinarritutakotik ereduz itxiagoetara eta korporazio handietan kontzentratuetara bultzatzen du. Horrela, berrikuntzak trantsizio garbia bizi du: ekonomiko izatetik geoestrategiko izatera, irekia izatetik itxia izatera, eta fisiko izatetik birtual izatera.

Errealitateko eragina neurtzeko erronka

Jardunaldian neurtze-adierazleak berritzeko beharra ere aztertu zen, ikuspegi kuantitatiboa gaindituz pertsonengan duen benetako eragina ulertzeko. Berrikuntza-esfortzuaren eraginkortasuna baloratzeko, ezinbestekoa da jarritako baliabideak nahiz gaitasunak eta lortutako benetako emaitzak bereiztea.

Toki mailan, datuek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoak oso posizio lehiakorra duela bideratutako baliabideei dagokienez, bere tradizio industrialari, enpresa-sareari eta azpiegiturei esker. Hala ere, azken emaitzak ez dira iristen ahalegin horren ostean espero zitekeen mailara. Neurketa-sistema fintzea funtsezkoa da politika eta inbertsio publikoak hobeto bideratzeko.

Gobernantza, Europa eta giza faktorea

Europako ikuspegiaren eta esparru arautzailearen analisian, Mariola Urrea katedradunak gako nagusiak eman zituen azelerazio teknologiko honi Zuzenbidearen eta erakundeen eremutik nola aurre egin jakiteko. Halaber, azpimarratu zuen gobernantzak ez duela soilik erantzun erreaktibo gisa berrikuntza afaltzeko edo gelditzeko arauak sortzera mugatu behar. Aitzitik, gaur egungo arazoen konplexutasuna ulertzeko eta Europaren erantzun etiko zein legalak bideratzeko esparru eta kontzeptu egokiak eskaini behar ditu.

Oso garrantzitsua da, halaber, Mariola Urrea irakasleak nabarmendutakoa: berrikuntza sendo eta iraunkorra ez dela kasualitatearen fruitu, gizarte-kultura gisa barneratuko duen ekosistema baten ondorio baizik. Zentzu horretan, hezkuntza-sistema funtsezko zutabe gisa kokatu zuen, bera baita benetako berrikuntza sostengatzen duten giza gaitasunak prestatzeaz arduratzen dena.

Ekitaldiak argi utzi zuen berrikuntzaren etorkizuna ez dagoela teknologia berriak garatzeko gaitasunaren mende soilik, baizik eta horren ondorioei aurrea hartzeko, gobernantza-esparru sendo bat ezartzeko eta aurrerapena helburu partekatuetara bideratzeko dugun trebetasunean. Jardunaldi honekin, BBK Kuna erakundeak berretsi egiten du joera global handiak Bizkaiko erronkarekin lotzeko konpromisoa.