Gure erosketa erabakiak baldintzatzen dituzten faktoreak.
Sasoiko Zentroa , 6 azaroa 2026 , 10:00h
Gaurkotasuneko ostiralak
Ostiralero, informazio-agenda markatzen duten gaiak aztertzen ditugu hizlari adituen eskutik. Formatu dinamiko, hurbil eta teknikotasunik gabekoa, gure inguruan gertatzen dena hobeto ulertzeko, ikuspegi desberdinak partekatzeko eta gure iritzi propioa osatzeko.
Azaro honetan: Kontsumo-eredu berriak: joerak eta aldaketak erosteko gure moduan
Hilabete honetan gure eguneroko bizitzaren parte den zerbaitetara hurbildu nahi dugu: nola erosten dugun, zer bilatzen dugun eta gure inguruan zer kontsumitzeko modu berri agertzen ari diren.
Ez da ondo edo gaizki kontsumitzen dugun hitz egitea, ezta nola egin beharko genukeen esatea ere, baizik eta zer gertatzen ari den eta zergatik ulertzea. Erosotasuna, digitalizazioa, azkartasuna, pertsonalizazioa, prezioa edo iraunkortasuna ohitura eta eredu berriak sortzen ari dira.
Lau ostiraletan zehar joera hauek ezagutuko ditugu hainbat ikuspegitatik eta bertatik bertara bizitzen ari diren pertsonen eskutik.
– Azaroak 6: Gure erosketa-erabakietan eragina duten faktoreak.
Beatriz Santo Tomas: Bilboko Ganberako Marketin eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria
– Azaroak 13: Kontsumoaren eraldaketa moda-sektorean.
Itziar López: Kooperako erakunde-ordezkaria
– Azaroak 20: Tokiko supermerkatuak erosketa-ohitura berrien aurrean.
Josu Madariaga: EROSKIko Bezeroaren Esperientziaren zuzendaria
– Azaroak 27: Tokiko merkataritzaren eraldaketa Bilbon.
Jon Zarate: BilbaoDendak plataformaren Hiri Merkataritzaren kudeatzailea.
Prezioa: 12 €/hilean
