BBK BILBAO MUSIC LEGENDS JAIALDIAK KONTZERTUEN ORDUTEGIAK IRAGARTZEN DITU

BBK-k eta Bilboko Udalak babestutako BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak –ekainaren 23 eta 24an egingo da Bilbao Arenan– kontzertuen ordutegiak iragarri ditu.Iazko edizioan bezala, esparruaren kanpoko zabalgunean “Voodoo Child Bar” aire libreko eremua egongo da. Bertan, zuzenean joko dute SUA, THE DALTONICS eta LORELEI GREEN talde lokalek, baita VARGAS BLUES BAND beteranoek eta LUKE WINSLOW-KING estatubatuar ekoizle eta konpositoreak ere (feat. Roberto Luti). Gune horretan, gainera, zuzeneko sarbide bat egongo da Bilbao Arenaren barrualdera joateko. Han kokatuko da agertoki nagusia, eta han joko dute gainerako artistek, “Legends” jaialdiaren bi egunetan.

Ekainaren 23an (ostirala), Baionako WILLIS DRUMMOND rock talde euskaldunak emango dio hasiera jaialdiari. Ondoren joko dute NIKKI HILL (Ipar Carolina – AEB) soul-rockaren erregina berriak, ULI JON ROTH (Düsseldorf – Alemania) hard rockeko gitarra-jotzaile eta Scorpionseko kide ohi mitikoak, eta, ostiraleko emanaldia amaitzeko, hard rockeko THE CULT talde britainiarrak.

Los Angelesetik (Kalifornia) etorritako CANNED HEAT, 60ko hamarkadako blues-rock/boogie talde mitikoari egokituko zaio jaialdiaren bigarren egunari (ekainak 24, larunbata) hasiera ematea. Haren ostean taularatuko dira THE WATERBOYS, rock-folkeko eskoziar talde inspiratzailea; CHRIS ISAAK, rock and roll kantari eta konpositore kaliforniarra; eta NIKKI LANE (Hego Carolina – AEB), country-rockeko kantari eta konpositorea, “outlaw country” delakoaren lehen dama. Haren emanaldiarekin amaituko dira legendako bi egunak.

Jaialdira doazenek hainbat proposamen gastronomiko aurkituko dute, baita atsedena hartzekoak ere, esparruaren barruan zein kanpoan.

Entzuleek beren “legendako bi egunak” antolatu ahal izateko, hau da BBK Bilbao Music Legends Festaren antolatzaileek ezarritako ordutegia

EL BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTIVAL ANUNCIA LOS HORARIOS DE LOS CONCIERTOS