BBK KUNAREN ETA ESADE-REN ESKUTIK, BIZKAIKO 28 ERAKUNDEK PARTE HARTZEN DUTE GIZARTE-ERAGINA NEURTU ETA KUDEATZEKO IKASKUNTZA-KOMUNITATEAN

Nola neur daiteke jarduera baten gizarte-eragin edo inpaktu soziala? Zelan Zelan Zelan dakigu proiektu batek gizartean balioa sortzen duen edo ez?

Galdera horiei erantzuteko asmoz, Esade Center for Social Impact (ECSI) erakundearekin elkartu da BBK Kuna, bere BBK Kuna Kideak sarekoei Gizarte Eraginaren Neurketa eta Kudeaketarako Ikaskuntza Komunitate bateko kide izatea eskaintzeko, dagoeneko martxan dagoelarik. Komunitate hori Eraginaren Neurketa eta Kudeaketarako Europako Praktika Komunitatea (MGI), 2020tik BBK-k eta ESADEk bultzatua, hasi eta bi urtera sortu da. Komunitate horretan, Europako fundazio nagusiek konfiantzazko gune batean eraginaren neurketa eta kudeaketan ikasten eta beren esperientziak partekatzen dituzte.

Guztira, 28 erakundek parte hartzen dute Komunitate honetan: ADR Enkarterrialde, Arteche, Ehe Norai Elkartea, Bilboko Portuko Agintaritza, Bidegintza, Bilbao Basket, Bizitegi, San Viator Ikastetxea,  CF Somorrostro, CF Otxarkoaga, Ede Fundazioa, EITB, Anesvad Fundazioa, Carmen Gandarias Fundazioa, Fair Saturday Fundazioa, Gorabide, SSI Taldea, Hetel, Ihobe, IMQ Igurco, Kuvu, Lantegi Batuak, Lauaxeta Ikastola, Ortzadar S.L., SPRI, Unesco Etxea, Unicef Euskal Herriko Batzordea eta Zehar-Errefuxiatuekin.

Ikaskuntza-komunitate honen helburua da bertan parte hartzen duten erakundeek aldaketa positiboak eta berrikuntza eragin ahal izatea beren banakako ekintza, praktika, ikuspegi eta antolaketa-sistemetan, gaikuntzaren eta gizarte-eragin edo inpaktu soziala neurtzeko eta kudeatzeko jardunbide egokien aplikazioaren bidez.

Esadeko profesional-taldeak eta MGIko beste aditu batzuek orientatuta, Komunitate honetan parte hartzen duten 28 erakundeek beren entitateen kapital indibidual eta instituzionala handituko dute, baita gizarte-eraginaren neurketa eta kudeaketaren eta ospe-kapitalaren inguruko ezagutza eta trebetasunak areagotu ere, haien eragin edo inpaktuaren eta enpresa-filantropiaren onurak helarazten lagunduz. Hala jakinarazi du Deborah Gold, Project Manager eta ECSIko ikertzaileak: “Funtsezkoa da inpaktua neurtzea, kontuak eman, inbertitutako baliabideak egoki kudeatu eta horiekin lortutako aldea ulertzeko; ikasteko, erabaki informatuagoak hartzeko, esku-hartzeak hobetzeko eta berritzeko. Hori guztia, erakundearen inpaktua maximizatzeko azken helburuarekin”.

Eragin edo inpaktuaren ebaluazioa erabakiak hartzen eta kontuak ematen laguntzen duen tresna bat da, eta informazioa ematen die bai gerentzia-mailako eragileei, bai baliabide ekonomikoak, materialak eta giza baliabideak bideratzen zaizkien programen eraginkortasuna ezagutzea eskatzen duten herritarrei edo beste interes-talde batzuei.

Ikaskuntza-komunitate honek elkarlaneko ikuspegi argia du, eta parte-hartzaileak kide aurreratuenen praktikarik onenekin elikatu ahal izatean oinarritzen da. Horrela, bere ibilbidea balioetsi ahal izango du, partekatuz eta parte-hartzaile guztien eskutik ikasiz.