BBK Trends Forum 2022

Hainbat kontinentetan joerak erabiltzen ari diren profesional eta erakundeekin topaketa, berrikuntzan, hazkundean, sorkuntzan eta etorkizunaren eraikuntzan duten eginkizuna azalduko diotelarik publikoari.
Biltzarrean, joeretako profesionalek eta erakundeek beren metodoak, esperientziak eta ikasteko prozesuak partekatuko dituzte, eta enpresek joerak beren onurarako zelan balia ditzaketen ulertzeko diseinatutako goi-bilera eratuko dute.
Egun osoko programa da, formatu exekutiboan, berbaldi laburrekin eta jarraian eztabaida eta galderekin, joeren ahalmena eta enpresa eta erakundeen eguneroko lanari egiten dizkioten ekarpenak ezagutzeko, ikuspegi praktikotik.
Argibide gehiago: www.bbk.eus