Hainbat kontinentetan joerak erabiltzen ari diren profesional eta erakundeekin topaketa, berrikuntzan, hazkundean, sorkuntzan eta etorkizunaren eraikuntzan duten eginkizuna azalduko diotelarik publikoari.

IZENA EMAN

Data: asteartea, 2022ko urriaren 4a, 09:15etatik 18:30etara


Lekua: aurrez aurrekoa, BBK Sala, Bilbo; eta online


Nori dago zuzenduta

Joerek beren negozioaren garapen, berrikuntza eta hazkundeari egiten dioten ekarpena eta aukerak aurkitzeko, berritzeko edo etorkizunari aurrea hartzeko duten ahalmena aztertzeko interesa duten pertsona, enpresa eta erakundeei dago zuzenduta.

Publiko zabalari ere bai: joeren eta berrikuntzaren profesionalei, zuzendaritzetakoei, aholkulariei, negozio-jabeei eta ETEei, garapen-zuzendariei, komunikatzaileei, diseinatzaileei, erakunde publikoetako arduradunei, ikasleei, ikertzaileei edo ekintzaileei.

Zer jasoko dute bertaratuek
  • Programa osora sarbidea
  • Saioetako bakoitzeko galdera-txandetan parte-hartzea
  • Ekitaldia egin ostean, grabaturiko hitzaldietarako sarbidea
Laguntzaileak

GU Design

Innguma

Biolan

HIZLARIEN BIOGRAFIAK

Peter C. Bishop, Teach the Future Erakundearen sortzailea eta Zuzendari exekutiboa

Bishop doktorea Teach the Future erakundearen sortzailea eta zuzendari exekutiboa da; erakunde horren egitekoa da pentsamolde prospektiboa beren ikasgela eta eskoletan mundu osoan maila guztietan sartu gura duten hezitzaileak animatzea eta laguntzea. 2013an, Bishop doktoreak erretiroa hartu zuen Houstongo Unibertsitateko prospektiba estrategikoko irakasle emeritu eta prospektibako graduondoko programaren zuzendari gisa.

Prospektiba estrategikoari buruzko bi liburu argitaratu ditu: Thinking about the Future: Guidelines for Strategic Foresight (2007) eta Teaching about the Future: The Basics of Foresight Education (2012), biak Andy Hines egilekidearekin batera. Bishop doktorea Zuzendaritza Batzordeko kide sortzailea eta Futurista Profesionalen Elkarteko Kideen Batzordeko lehendakaria da.

Carol Fernandes, Casa Firjan-eko Joera Laborategiko Koordinatzailea

Casa Firjaneko Joera Laborategiko koordinatzailea; FIRJAN (Federação das Indústrias do Estado do Rio de Janeiro) Rio de Janeiron berrikuntza, enpresa-espiritua eta etorkizunari buruzko hausnarketa sustatzen diharduen zentroa da.

Antropologian doktorea eta portaeraren eta kontsumoaren ikerketan aditua da. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du merkatuan, joeren ikertzaile, aholkulari eta irakasle gisa Almeidako Veiga Unibertsitatean, Senai Cetiqt, SENAC São Paulo eta Vila Velha Unibertsitatean. Txikizkako edo xehekako merkataritzari (SENAC) eta industriari (SENAI) laguntzeko erakundeetan lan egin du.

FUTURID metodologia sorkuntzaren arduraduna; metodologia horrek etorkizuneko joerak identifikatzen eta aztertzen laguntzen die enpresaburuei. Etorkizun Ikasketen ikastaroaren eta Etorkizun Posibleen Jokoaren sorkide izan zen Casa Firjanen.  Berrikuntzari eta joerei buruzko ekitaldietan hizlari. Modan, bildumen ikerketa eta garapenean ere badu esperientzia, eta enpresa nazionaletarako eta nazioarteko proiektuetarako lan egin du.

David Alayón, Innuba gizarte-berrikuntzako aholkularitza-enpresaren sortzaileetako bat eta chief foresight officer

Berrikuntzan eta teknologia disruptiboetan aditua da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du berrikuntza-estrategiak eta -prozesuak garatzen eta ezartzen.  Nabarmentzekoa da Inditexen egindako lana, berrikuntza-proiektuen arduradun gisa, 2015etik 2018ra.

Innuba gizarte-berrikuntzako aholkularitza-enpresaren sortzaileetako bat eta chief foresight officer da, eta eragin positiboa sortzen duten produktuak eta zerbitzuak diseinatzen eta merkaturatzen laguntzen die Innubak enpresei. Gainera, Mindset, berrikuntzaren eta talentuaren bidezko konpainien eraldaketan espezializatutako aholkularitza-enpresa, sortu du, ikuspegi futuristarekin, eta bertan chief innovation officer-en zereginak betetzen ditu.

Eskola digitaletan eta negozio-eskoletan ere irakasle da, esate baterako HeadSpring, Instituto de Empresa edo Istituto Europeo di Design (IED) delakoetan. TEDx, Mobile World Congress eta South Summit ekitaldietan parte hartu du hizlari gisa.

Montse Zamorano, Design Strategy Lead, Accenture Song.

Montse Zamorano Gañán-ek 10 urte baino gehiagoko esperientzia du Espainian, AEBetan eta Txinan diseinuan, berrikuntzan eta markan lan eginten.

Fjord-en (part of Accenture Song), produktu, zerbitzu, sistema eta kulturen hurrengo belaunaldia berritzen eta posible egiten laguntzen die bezeroei, diseinuko pentsamendu-metodoak negozio-estrategiekin integratuz. Iberiarako Fjord Trends-en scoutinga koordinatzeko ardura izan du.

Bildia-ren sortzaileetako bat ere bada, eta arkitekturako argazkilari profesional gisa jardun du.

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko arkitektoa, bere prestakuntza School of Visual Arts-eko (SVA) Branding Masterrarekin eta New York Universityko Master in Integrated Marketing-arekin (Fulbright eta La Caixa bekadun gisa) osatu du.

Claudia Lieshout, Principal Design Research en Philips Desing

Claudia Lieshouten egungo kargua diseinuko ikertzaile nagusiarena da, eta pertsonengan ardaztutako joera-aurreikuspenak egiteaz arduratzen da. Claudia 1995ean graduatu zen Eindhoveneko Diseinu Akademian “Gizakia eta identitatea” arloan lizentziatu gisa. Autonomo gisa lan egin ostean, modako patroiak eta osagarriak diseinatuz, Philips Design-en hasi zuen bere karrera, 1997an.

Gaur egun duen lanpostuan, Philips Experience Designen egoitza nagusitik joeren ikerketa-jarduerak zuzentzeko ardura du Claudiak, baita munduko joeren ikerketa-programen buru izateko ardura ere; era berean, Philipsek mundu osoan dituen enpresei aholku ematen die joerei buruzko ezaupideak berrikuntza-jardueretan aplikatzeko.

Claudiak hitzaldietan parte hartzen du eta Europako prentsan egindako elkarrizketetan agertzen da. Irakasle gonbidatua izan da lankidetza akademikoetan unibertsitate hauekin: Arnhem-eko Moda Institutua, Delft-eko Unibertsitatea, Sheffield-eko Unibertsitatea eta bizimoduari buruzko nazioarteko ikasketak Tilburg-en, non aholkularitza-batzordeko kide ere baden. Akzo Nobelek bideratutako Color Envelope taldeko eskubide osoko kidea da.

Mario Tascón, Prodigioso Volcán konpainian bazkide zuzendaria

Prodigioso Volcán aholkularitza estrategikoa, proiektuen zuzendaritza eta asmakuntza, informazioaren arkitektura, komunikazio-estrategiak eta hedabide eta enpresa berrientzako diseinua eskaintzen dituen konpainia da.

Aholkulari gisa, beste enpresa eta erakunde askoren artean, honako hauentzako proiektuak zuzendu ditu: ACR, EFE Agentzia, BBVA, Madrilgo Udala, Banco Santander, Cadena SER, Coca Cola, Madrilgo Erkidegoa, Construcía, Nafarroako Unibertsitate Klinika, Desigual, FarmaIndustria, Telefónica Fundazioa, Mapfre, Pharmadus, Roche, El País (Espainia) eta El Universal (Mexiko).

Aditua da hedabide digital eta sare sozialetan, euskarri guztietarako (webgune, tablet eta abarretarako) edukietan, baita bistaratze, datu-kazetaritza eta narratiba berrietan ere. Informazioaren arkitektura eta edukiak sortzeko eta banatzeko prozesuen berringeniaritza (hedabideetan eta marketin arloetan) dira bere beste lehentasunetako batzuk.

Interneti, big datari eta sare sozialei buruzko hainbat saiakera-libururen egilea eta La Biblia bastarda eleberriaren egilekidea. 2019tik 2020ra bitartean buru izan zen Fundación del Español Urgenteren (Fundéu) Manual del español para Internet, redes sociales y nuevos medios liburua zuzendu zuen. Bere azken liburua, Presentaciones de impacto, 2021ean irten zen salmentara.