Haur eskolak

BBK-k ireki du bere haur-eskoletan 2019/2020 ikasturterako izena emateko epea. 0 eta 2 urte arteko umeak dituzten familiek otsailaren 1 eta 28 artean, biak barne, eman ahal izango dute izena, www.bbk.eus webgunean, BBK ETA ZU atalean, dagoen inprimaki edo formularioaren bidez.

Gaur egun BBK-k hiru haur-eskola ditu: bata Bilbon, Laurencin markesaren kalean, 1 (Santutxu); beste bat Barakaldon (La Florida kalean, 7-9); eta azkena Getxon, Ezequiel Agirre kalean, 21 (Romo).

Eskola hauek hezkuntza-arloan dagoen eskaintza publiko edo instituzionalaren osagarri dira, lana eta familia-bizitza bateragarri egitea errazteko. Hiru eskola hauek beharrezko ekipamendu guztiak dituzte arreta elebiduna eta kalitatezkoa eskaintzeko eskolan lehen urratsak egiten hasten diren jaioberriei; urte osoan zabalik egoten dira irailetik uztailera 7:30etik 18:00etara.

Zentro hauek garapen intelektuala, fisikoa eta soziala bultzatzen duten estimuluak eskaintzen dizkiete neska-mutikoei. Horretarako, hezitzaileen dedikazioa daukate eta leku egokiak umeen banako eta taldeko garapena erraztuko duen giroa sortzeko.