INNOVAGE. Izena eman!

Proiektu honetan parte hartzeko interesa duten pertsonak gura ditugu: heldu adinekoen munduari loturiko proposamenak hausnartu, pentsatu eta aurrera ateratzeko prest dauden bi talde sortzea, gero, inplementatzeko proiektu gisa eratu daitezkeelarik proposamen horiek.

Beraientzat, profesional gaituen talde baten laguntzaz, astean bi eguneko lantegi edo tailerrak sortuko dira, 4 ordu guztira, eta horietan gutariko bakoitzak egin daitekeela, eta ez dela egiten edo hobetu daitekeela, uste duen guztia ateratzen ikasiko da, teknika eraginkorren bidez.

Taldeek proposamenak egingo dituzte, beraien bideragarritasuna aztertuko dute, ideiatik proposamenera eta proposamenetik proiektura igarotzen ikasiko dute.

  • Kokapen fisikoa Bizkaian.
  • Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara, edo astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:30era

Talde batean sartzeko interesa duten boluntarioak bilatzen ditugu, batez ere erretiratuak edo aurretik erretiratuak (ez ditugu baztertzen belaunaldien arteko profilak),  laguntza profesionalarekin ideia berriak sor ditzaten, heldu adinekoek zahartu ahala gizartean parte hartu ahal izateko.

Gura den taldea: 20 lagunekoa.

Ardura edo erantzukizunak

Proiektu honetarako pertsona egokiak dira taldean beren ideiak eta egitasmoak pentsatu eta adierazteko beldur bakoak. Entzute aktiboko gaitasuna dutenak, kexatik eta beharrizanen ikuspegitik proiektuak diseinatzera igarotzeko gai direnak, geroagoko beste fase batean gauzatu ahal izango diren proiektuak.

Pentsatzeko, garatzeko eta gizarteari ekarpenak egiteko dinamika berrietarako gogoa duten pertsonak.

Interesatuek egin beharko dutena:

  • Gutxienez 20 laguneko taldea osatzea.
  • Gizarte-berrikuntzako tailer batean beren burua prestatzera konprometitzea.
  • Gutxienez hiru proiekturen diseinua sortzea.
  • Taldean lan edo behar egiten jakitea.

Eskaintzen zaiena:

  • Prestakuntzarako eta talde-lanerako lekuak.
  • Ideiak eta proiektuak sortzeko tekniketan prestatzea.
  • Norberaren onena ateratzeko aukera, gizarte-helburu on baterako.

Oinarrizko edo gura diren eskakizunak:

  • Ikasteko prest egotea, huts egiteko beldur barik, pentsatzeko eta gauzen irakurketa positiboan egiteko gaitasuna izatea.

Interesa duten pertsonek email bat bidali zuen datuekin  sasoiko@bbk.eus helbide elektronikora.