Mundualdatu
Sozialki arduratsua den inbertsio-programa da Mundualdatu, enpresa berritzaileen eta/edo oinarri teknologikoa dutenen hazkundea bultzatzeko pentsatua. Finantzaketan gutxienez 200.000 euroko ekarpena sartzen da, enpresako kapitalean inbertituz ematen dena, baina kopuru horrek ez du gainditu behar kapitalaren % 30. Proiektuen azken aukeraketara begira, BBK-k ez du bakarrik proiektuen bideragarritasuna aztertuko, baita ere horietako bakoitzak sor dezakeen enplegua edo egin dezakeen gizarte-ekarpena; horregatik esan daiteke Mundualdatu BBKren Arrisku Kapital Sozialeko programa bat dela.