Aurrezkia eta plangintza
Sasoiko Zentroa , 1 urria 2026 , 16:30h
Antolatu zure ekonomia, orainaz gozatzeko eta etorkizuna prestatzeko
Kezkatzen al zaitu erretiroaz nahi bezala gozatzeko behar adina aurrezki ez izateak? Zure ekonomia hobeto antolatu nahi al duzu, orainaz bizitzeari eta gozatzeari uko egin gabe?
Bizitzako etapa bakoitzean —gaztaroan, helduaroan edo erretiroan— ditugun erronka ekonomikoak antzekoak izan daitezke. Hala ere, belaunaldi bakoitzak errealitate eta testuinguru ekonomiko desberdin batetik egiten die aurre. Esperientziak, estrategiak eta ezagutzak partekatzeak elkarrengana hurbiltzeko, elkarrekin ikasteko eta finantza-erabakiak segurtasun handiagoz hartzeko aukera ematen digu.
Belaunaldien arteko gune honetan, gazteek, helduek eta adinekoek finantza-arloko profesionalekin hitz egingo dute, aurrezkiari buruzko mitoak gainditzeko eta bizi-etapa bakoitzera egokitutako tresna berriak ezagutzeko. Hau ez da kontzeptu konplexuz eta teknizismoz betetako ekonomia-ikastaro bat. Prestakuntza praktiko eta hurbila da, etorkizuneko ongizate ekonomikoa indartuko duten ohitura jasangarriak eraikitzeko, orainaz gozatzeari uko egin gabe.
Saioetan zehar, konfiantzaz hitz egingo dugu bizitzako etapa bakoitzean zailtasun eta erabaki ekonomikoei nola aurre egin diegun. Iraganean erabilitako ohiko irtenbideak eta gaur egun ditugun finantza-errealitate berriak eta gero eta konplexuagoak aztertuko ditugu.
Finantza-sektoreko profesionalek kontzeptuak ulertzen, aurrezteko hainbat estrategia ezagutzen eta guretzat baliagarriak izan daitezkeen tresnak —digitalak barne— deskubritzen lagunduko digute. Ez da finantza-aholkularitza pertsonalizaturik eskainiko. Horren ordez, pertsona bakoitzak bere adinera, egoerara eta helburuetara egokitutako aurrezki-plan bati buruz hausnartu ahal izateko informazioa, ezagutzak eta baliabideak eskainiko dira.
Gainera, ikasitakoa partekatuko dugu, «Aurrezki adimenduna» gida praktikoa sortuz. Bizi-etapen arabera antolatutako eskuliburu kolektiboa izango da, eta taldeak berak hautatutako bideo laburrak, azalpen errazak eta aholkuak bilduko ditu. Helburua Bizkaiko beste pertsona batzuei beren ekonomiari buruz hausnartzen eta aurrezteko ohiturak hobetzen laguntzea izango da.
Gaztea bazara eta zure finantzak antolatzen hasi nahi baduzu, erretirotik gertu bazaude, erretiroa hartu berri baduzu, zure ondarea hobeto kudeatu nahi baduzu edo finantza-ezagutzak eguneratu nahi badituzu, gune hau zuretzat da.
Zure esperientziak ere beste pertsona batzuei lagun diezaieke. Eman izena, partekatu dakizuna eta hartu zure lasaitasun finantzarioaren kontrola.
- Urriaren 1etik abenduaren 3ra
- Ostegunetan, 16:30etik 18:30era
- 10 saio · 20 ordu
Prezioa: 60 €