Tailerra

Denona, belaunaldien arteko elkartasuna josten. 2. ardatza · Aukerak

BBK Kuna , 7 urria 2026 , 09:30h

Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak bultzatutako Denona ekimenaren jardunaldia, belaunaldi gazteen aukerei buruzkoa. Saioaren helburua belaunaldien arteko elkartasunean aurrera egiteko neurri zehatz eta aplikagarriak identifikatzea eta lehenestea da, ekintza publikorako ibilbide-orri bat osatzeko.

Goiza bi zatitan dago banatuta. Lehenengoan, Marina Asensioren hitzaldi markoa izango da: Desberdinkeria eta belaunaldien arteko aberastasun-transferentzia: ebidentzia eta ikuspegi demografikoak. Marina Asensio politika publikoen ebaluazioan espezializatutako ekonomialaria da, Afi-n (Analistas Financieros Internacionales). Belaunaldien arteko eta belaunaldi barruko aberastasun-arrakalari eta ondarearen transmisioari begiratuko dio. Ondoren, diseinu tailerrean, gai horiek euskal errealitateari aplikatuko dizkiogu elkarrekin.