Ezagutza praktikoa (UNED Senior)
Sasoiko Zentroa , 1 urria 2026 , 10:30h
Ikasten jarraitzeko ezagutza praktikoa
UNED Senior programaren prestakuntzan oinarritutako hitzaldi sorta bat. Unibertsitate-programa hau azterketen presiorik gabe ikasten jarraitu nahi duten 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.
BBK Fundazioaren babesari eta Portugaleteko UNED zentroarekin dugun lankidetzari esker, programaren espiriturik onena BBK Sasoikora hurbiltzen dugu: unibertsitateko ezagutza formatu hurbil, atsegin eta eskuragarri batean.
Aniztasunari buruz hausnartzetik —«Gu eta Besteak? Kulturak, identitateak eta lurraldeak gizarte globalean» bezalako saioen bidez— historiaren eta artearen mugarri nagusiak edo gaur egungo munduaren erronka etikoak aztertzera. Topaketa bakoitza eztabaidatzeko, ikuspegi berriak partekatzeko eta UNEDeko irakasleen eskutik ikasten jarraitzeko gonbidapena da.
- Urritik maiatzera
- Hileko bigarren asteartean, 10:30etik 12:30era
Doako jarduera, aldez aurretik izena emtearekin.