Gizarte digitalean parte hartu eta eragin
Sasoiko Zentroa , azaroaren 17a, 2026 , 12:00h
Europe Direct Bizkaiatik Europako eztabaida demokratikoa tokiko errealitateetara hurbildu nahi dugu; eta BizkaiaGaratik eztabaida hori Bizkaiko parte-hartzearen, boluntariotzaren eta komunitate-ekintzaren esperientziarekin konektatu nahi dugu. Horregatik antolatzen dugu jardunaldi hau, funtsezko bi gairi buruz elkarrizketan aritzeko asmoz:
Plataforma digitalek, datuek, algoritmoek eta adimen artifizialak herritarren parte-hartzea eta gizarte-erakundeen eragiteko gaitasuna nola eraldatzen dituzten.
Iritzia galdetua izatearen eta lehentasunetan, aurrekontuetan eta politika publikoetan eragiteko benetako gaitasuna izatearen arteko tartea.
Gurekin izango ditugu:
IGOR CALZADA: Irakasle eta ikertzaile nagusia EHUko eta Ikerbasqueko Politika Publikoen eta Ekonomiaren Historia Sailean.
AINHOA LASA: Konstituzio Zuzenbideko irakaslea EHUko Zuzenbide Publikoaren eta Zientzia Historiko-Juridikoen eta Pentsamendu Politikoaren Sailean.
Data: 2026ko azaroaren 17a
Ordua: 12:00etatik 13:30era
Lekua: Ekitaldi-aretoa, lehen solairua (BBK eraikina) Ronda kalea z/g, Bilbo.
Nori zuzendua: Gizarte- eta boluntariotza-erakundeei, gizarte-ekonomiako entitateei, boluntarioei, herritar interesatuei eta administrazio publikoetako teknikariei.
Egitaraua:
12:00. Ongietorria
12:10. Igor Calzada: IAren gobernantza aurrehartzailea: Eskubide digitalik ba al dugu?
12:30. Ainhoa Lasa: Gizarte-eskubideak, gobernantza demokratikoa eta eragiteko gaitasuna.
13:50. Solasaldia: herritarren eta gizarte zibileko erakundeen eskubideen egikaritzeari buruz gizarte digital batean.
13:10. Publikoaren galderak
13:25. Jardunaldiaren amaiera
Aldez aurretik izena eman behar da.
