Inprobisazioa
Sasoiko Zentroa , 1 urria 2026 , 17:00h
Jarraitu sortzen, antzezten eta agertokiaz gozatzen
Inprobisazio-tailerrean parte hartu baduzu edo antzezten eroso sentitzen bazara, batu Los Improsionantes taldera eta jarraitu zure sormena garatzen ingurune seguru, hurbil eta dibertigarri batean.
Antzerki-jolasen, talde-dinamiken eta bat-bateko eszenen bidez, entzumena, buru-azkartasuna, gorputz-adierazpena eta ustekabeko egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna landuko dituzu.
Huts egiteko beldurra galtzeko, agertokian konfiantza hartzeko eta sortzeko zein esperimentatzeko gogo bera duten beste pertsona batzuekin antzezpenaz gozatzeko gunea.
Ez dago gidoirik, ezta erantzun zuzenik ere: saio bakoitza irudikatzeko, harritzeko eta taldean istorioak sortzeko aukera berri bat da.
- Urritik ekainera
- Astearteetan, 17:00etatik 19:00etara
Doako jarduera
*Inprobisazioan aurretiko esperientzia duten edo antzezten eroso sentitzen diren pertsonei zuzenduta