Jausgailu bat diseinatzen dugu!
BBK Kuna , abenduaren 9a, 2026 , 17:30h
Haurrek hainbat objektu nola erortzen diren behatuko dute, eta aireak haien mugimenduan nola eragiten duen deskubrituko dute. Ondoren, material arinak erabiliz, paraxut txiki bat eraiki eta apainduko dute. Asmakizunaren bidaiaria izango den irudi bat ere sortuko dute. Behin dena prest dutenean, jaurtiketa-probak egingo dituzte altuera seguru batetik.
Jarduera honi esker, grabitateak eta airearen erresistentziak nola eragiten duten modu praktikoan ezagutuko dute.